Zerbitzuaren ardatzak komunitatearen garapena eta kultur eta kirol programen antolakuntza, dinamizazioa, potentziazioa, garapena eta ebaluazioa dira.
ZERBITZUAREN HELBURU OROKORRAK
- Kultur eta kirol programak kudeatu, indartu, antolatu, koordinatu eta ebaluatu.
- Informazioa elkartrukatu eta zabaldu: elkartegintza, antolakuntza, erakundeak, aisialdia, baliabideak, turismoa, etab.
- Instituzioen diru-laguntzak: informazioa eman, lagundu, programatu, eskatu eta zuritu.
- Eskualdeko eta inguruko udaletako gizarte eta kultur ataldeekin harreman dinamikoak ezarri eta koordinatu. Parte hartzeko bideak ezarri.
- Garapen soziokomunitarioa indartu.
- Baliabide materialak eta giza-baliabideak erabili. Kultur, kirol eta aisialdi programen diseinuan eta gauzatzean herritarren parte hartze aktiboa sustatu.
- Euskararen erabilera indartu eta zabaldu.
- Gizarte, kultur eta kirol jarduerak gehitzea dakarten ekimenak lagundu eta sustatu.
Zerbitzuaren arduraduna: Itxaso Aspiazu
Telefonoa: 945299516 e-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Jendaurreko arretarako ordutegia:
Udaleko harrera-ordutegia: 945 29 95 16
- Astearteetan, 08:00etatik 15:00etara
- Ostegunetan, 08:00etatik 15:00etara
Beste udaletako harrera-ordutegia:
- Astelehenetan, 08:00etatik 15:00etara, Gorbeialdeko Kuadrillan: 945 43 01 67
- Asteazken eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara, Aramaioko Udalean: 945 44 50 16