Eusko Legebiltzarraren abenduaren 5eko 12/2008 Legeak "Gizarte Zerbitzuei" buruzkoak, honakoa ezartzen du: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua arreta-helburua duen askotariko eta diziplina anitzeko unitatea dela, eta udal zerbitzu sozialen barruan dagoela. Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, herritarren sarbiderako lehenengo puntu bezala jarduten du. Honakoa du funtzio nagusia: jardunbidea duen lurralde-eremuan, gizarte zerbitzuaren eremuaren barruan erantzun beharreko behar sozialak atzematea eta artatzea. Horretarako, eragina duen lurralde-eremuan, gizarte zerbitzuen euskal sistemaren hainbat instantziatarako sarbidea koordinatzen eta kudeatzen du.

 

Oinarrizko gizarte zerbitzuek lehenengo arretarako gizarte zerbitzuak emateko funtzioa dute, eta, edozein kasutan, honako zerbitzuak ematen dituzte:

  1. Gaur egun dauden baliabide eta eskubide sozial guztiak herritarrei jakinarazi, baloratu  eta  horien gaineko orientazioa eman.
  2. Etxeko laguntzarako zerbitzuaren bidez, bizikidetzarako zerbitzuak edo programak eman.
  3. Eskuhartze sozioedukatibo eta psikosozialerako zerbitzuak eman.
  4. Zaintzaileei laguntzeko zerbitzuak eman.
  5. Gizarte zerbitzuen eremuaren barruan, parte hartzea eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzuak eman.
  6. Tele-laguntzarako zerbitzuak.
  7. Eguneko arretarako zerbitzuak.
  8. Gauez arreta emateko zerbitzuak.
  9. Ostatu-zerbitzuak: harrera-etxeak, zaintzapeko etxeak eta apartamentuak, etxebizitza komunitarioak.
  10. Era horretako beste edozein funtzio, gauzatu ahal badute eta beren funtzioen barruan badago.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, gizarte langileek zerbitzu hauen gaineko informazioa ematen dute, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak kudeatzen dituen beste zerbitzu batzuen gaineko informazioa ere bai. Gizarte Zerbitzuen jardunbide-esparruaren barruan proposatzen den beste edozein beharren edo eskaeraren aurrean ere erantzuten dute.

 

 

NORK ESKA DITZAKE ZERBITZUAK?

Oinarrizko gizarte zerbitzura udalerriko edozein herritarrek jo dezake, gizarte baldintza zailetan badago eta laguntza profesionala behar badu, edo indarrean dauden baliabide sozialen gaineko informazioa eta orientazioa behar badu.   

 

NORA JO BEHAR DA?

 

Arratzua-Ubarrundiako gizarte zerbitzuak, fisikoki, Osasun Etxearen lokalaren bigarren solairuan daude, eta ez dute hesi arkitektonikorik.

ALDEZ AURREKO HITZORDUA

Zerbitzura jotzeko, aldez aurreko hitzordua eskatu beharra dago, eta kontuan hartu behar dira B eremuko Gizarte Langileak udalerrian ematen dituen orduak, eta harremanetarako telefonoak:

 

 

 

UDALA

 

EGUNAK ARRETARAKO ORDUTEGIA

ARAMAIO

945 44 50 16

Asteazkenak

Ostiralak

12:00etatik 14:00etara

08:00etatik 12:00etara

ARRATZUA-UBARRUNDIA

945 29 90 63 (Zuzena)

945 29 95 16 (Udala)

Astelehenak

Asteazkenak

12:00etatik 14:00etara

09:00etatik 11:00etara

LEGUTIO

945 45 50 11 (Zuzena)

945 45 50 10

Astelehenak

Ostegunak

09:00etatik 11:00etara

08:00etatik 12:00etara