2015eko udal hauteskundeen ondoren, Arratzua-Ubarrundiako Udalean ondorengo Batzordeak daude osatuta:

- Osoko Bilkuran aztertu beharreko Gaiei buruzko Batzorde Informatibo Iraunkorra. Hilabeteko hirugarren astelehenetan egiten ditu bilerak, 19:00etan. Saio horiek ez dira publikoak. Batzordeak alkatetza du buru, eta zinegotzi guztiek hartzen dute parte bertan.

- Ekonomia, Ogasuna eta Kontuei buruzko Batzorde Informatibo Berezia. Beharra dagoenean eta deialdia egindakoan egiten ditu bilerak, eta bilera horiek ez dira publikoak. Alkatetza du buru, eta zinegotzi guztiek hartzen dute parte bertan.