Ongi etorri Arratzua-Ubarrundiako udalaren webgunera.

Udalerri gaztea gara, 1923an jaiotakoa, Arratzua eta Ubarrundiako Udalen baturaren ostean sortua. Ondoren, 1958an, Langara-Ganboa herria gehitu zen, Ganboa udalerria desagertu ostean sortua, Uribarri-Ganboako urtegia eraiki ondoren.

Gure udalerria txikia da: gutxi gorabehera 57 km2 ditu, 994 biztanle, azkeneko erroldaren datuen arabera (2014-01-01). Hala ere, bide hau aprobetxatu nahi dugu gure udalerria ezagutarazteko. Izan ere, ondo-ondoan dugun eta gure Lurralde Historikoko hiriburua den Vitoria-Gasteizen eraginez, ezezagunak gara oro har.

Anima zaitez, eta bisitatu gure webgunearen edukia. Gauza interesgarriak eskaini ditzakeen udalerri bat garela ikusiko duzu.