Zer dira +55 elkartegiak?

 
 Arabako Lurralde Historikoko 55 urte baino gehiago duten pertsonentzako programa soziokulturala da. Programa Arabako Foru Aldundiak kudeatzen du eta honako jarduera hauek antolatzen dira.

Urriko hitzaldiaren harrera ezinhoberaren ondoren, datorren azaroaren 16an bigarren ekintzaz disfrutatzeko aukera izango dugu:

Hitzaldia: "Udazkeneko perretxikoak"

Garraiorik behar baduzu denboraz deitu udaletxera, 945299516- Itxaso (astearte eta ostegunetan):

Apuntatu ere abenduko ekintza:

- Abenduak 14, asteartea: Htzaldia partehartzailea: "Barre egin hobeto bizitzeko"

 

Ikusi kartela hemen

El Ayuntamiento de Arratzua-Ubarrundia, en colaboración con la Cuadrilla de Gorbeialdea participa en el programa de educación ambiental “Etxe Berdeak / Hogares Verdes”, financiado por Fundación Vital.

Dentro de este programa, se organizan charlas abiertas a toda la ciudadanía sobre temáticas diversas, siempre en relación con aspectos ambientales.

En esta ocasión, se ha organizado una charla sobre “AUTOCONSUMO Y COMUNIDADES ENERGÉTICAS LOCALES”, que será impartida por miembros de la Cooperativa de Energías Renovables Goiener Taldea.

Esta charla informativa será el próximo jueves 11 de Noviembre, a las 18.30h en la sala multiusos del centro socio cultural Sologana.

La entrada será libre, hasta completar el aforo máximo permitido.

Para más información: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ikastaro berri bat antolatu dugu KZgunean. "Google argazkiak: Antolatu hodeian zure argazki guztiak"

Azaroaren 9 eta 10ean, 18:00etatik 20:00etara

Zein da helburua?

  • Google Argazkiak zer den ezagutzea.
  • Argazkiak eta bideoak igo eta kudeatzen ikasi.
  • Zure kontaktuekin argazkiak eta albumak partekatu.
  • Argazkiei aldaketa sinpleak egiten ikasi.
  • Ikasi nola egin argazkien babeskopia eta nola deskargatu PCan

Ikusi informazio guztia hemen

Arratzua-Ubarrundiako Udalak, Gorbeialdeko Kuadrillarekin lankidetzan, Vital Fundazioak finantziatzen duen “Etxe Berdeak / Hogares Verdes” ingurumen-hezkuntzako programan parte hartzen du.

Programa horren barruan, hainbat gairi buruzko hitzaldiak antolatzen dira herritar guztientzat, betiere ingurumen gaiei buruzkoak.

Oraingo honetan, “AUTOKONTSUMOA ETA TOKIKO ENERGIA-KOMUNITATEAK” hitzaldia emango dute Goiener Taldea Energia Berriztagarrien Kooperatibako kideek.

Hitzadia datorren ostegunean, azaroak 11, izango da, 18:30ean, Sologana zentro soziokulturaleko erabilera anitzeko gelan.

Sarrera librea izanen da, baimendutako gehieneko edukiera bete arte.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Langara Ganboako gurutzaduraren sarbidea, zoladura eta bionda jartzeko lanak amaitu dira.

2020an eta 2021ean egin da obra, bi fasetan:

- 1. fasea: gurutzadurarako sarbidea hobetu zen. Kostua: 32.465,69 €

- 2. fasea: gurutze-bidea zolatu eta bionda jarri da, 16.235,21 euroko kostuarekin. Fase honetarako, Arabako Foru Aldundiak, obra txikien deialdiaren bidez, 3.054,64 euroko diru-laguntza eman du.