2018ko urrian, Arabako Foru Aldundiak Arabako udalerri guztietara banda zabala eramateko planaren berri eman zuen, eta ordurako 69 herritan  600 megako konexioa bazegoen.

Hedapena modu koordinatuan egin zen, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak abian jarritako programen bidez.

ARRATZUA-UBARRUNDIAK ZUNTZ OPTIKOA DUen arren, ETXE GUZTIEK EZ DUTE SARBIDERIK IZAN. HORREGATIK, ZUNTZ OPTIKORAKO SARBIDERIK EZ DUTEN PERTSONEI ESKATZEN DIEGU UDALAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO (945299516) OTSAILAREN 8a, astelehena,  BAINO LEHEN, helbidea zehaztuz, ZUNTZERAKO SARBIDEAREN IKUSPEGI OROKORRA IZATEKO.

Gorbeialdeko Berdintasun Zerbitzuak 2021erako jakin nahi du zer behar edo proposamen dituzten eskualdeko emakumeek*, mugimendu feministak, berdintasunaren alde borrokatzen duten gizarte-eragileek, ikastetxeek eta auzotar guztiek zerbitzuko programazioa eta urteko helburuak osatzeko. Animatu parte hartzera galdetegi labur honi erantzunez!

https://forms.gle/FggnnzjU29mMCDsT6

 

 

Gabonengatik geldialdia eta gero, martxan da berriro nagusien topaketa gela, segurtasun neurriak bermatuz.

Hau da 2021eko lehenengo hiruhilabeteko programa

 

Apunta itzazu data hauek egutegian: 

- Urtarrialk 25: “Goilaratxoak berrerabiltzen”

- Otsailak 15: “Kortxoekin lanean”

- Martxoak 15: “Artea botoiekin”

Hau da hiruhilabete honetarako programa. Proposamenik baduzu, esaiguzu!

 

Urte berriarekin gaztelekuaren denboraldia haste da ere

Apunta itzazu data hauek zure agendan:

- Urtarrilak 23: Ping pong

- Otsailak 27: Ekarri zure patinak

- Martxoak 27: Wipe out

Ikusi kartela hemen

-----------------------------

Segurtasun neurriak bete beharko dira:

- Eskuak garbitu zentroan sartu aurretik eta ateratzerakoan

- Oinetakoak aldatu sartu aurretik

- Maskararen erabilera derrigorrezkoa da

- Materialak ez dira konpartitutko

- Konpartitzea ezinbestekoa denean , erabili aurretik eta ostean desinfektatu