Gogorarazten dizuegu Sologanako gimnasioa zabalik dagoela. Aforo mugatua da: 4 pertsona batera.

Ikusi hemen baldintzen kartela.

Gimnasioa erabili nahi baduzu, izen-emate orria bete beharko duzu eta Sologanan entregatu argazki batekin eta ordaiketa agiriarekin.

Kuotak honako hauek dira:

- Eguneko sarrera: 3 € ( atezaintza ordutegian)

- Hilabeteko kuota: 15 €

- Hiruhilabeteko kuota: 50 € (erroldatutako pertsonentzat 37,50 €)

- Urteko kuota: 180 € (erroldatutako pertsonentzat 135 €)

Erositako azken gauzen artean bi material berri hauek ditugu: "Dip Stand" bat eta 6 kiloko zaku funtzionala ariketa desberdinak egin ahal izateko.

   

 

Martxoan "oinak nola zaindu" ikasteko hitzaldiak proposatzen dizuegu.

Vital Fundazioak eskainita eta Luis Arrieta Pérezen eskutik, oinak zaintzen ikasiko dugu.

Plaza mugatuak dira, beraz, izena eman behako duzu martxoaren 17a baino lehen telefono honetan: 628297834 (Itxaso)

Arratzua-Ubarrundia Udalak zerbitzu berri bat martxan jarri zuen eta martxan dago berriro ere. Doako zerbitzu honek persona bakoitzaren gaitasun eta zailtasunetara egokituz bizi ohitura aktibo eta osasuntsuagoak sustatzea du helburu.  Programa hau, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Mugiment programan barneratuta dago, eta gureari AUrrera deitu diogu. Ikusi informazioa hemen

COVID-19ak sorutako geldialdia eta gero, zerbitzua berriro martxan hasi zen eta orain, taldeko saioekin hasiko gara.

Arratzua-Ubarrundiako orientatzaileak, Auritz Larrea, zure aukera, behar eta lehentasunak aintzat hartuz, lagundu egingo zaitu.

Nola esktau txanda?:

- Telefonoz: 945 56 79 29 (asteazkenetan)

- Emailez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Osasuna zaindu eta bizitza hobetu nahi duen edozein pertsonarentzat egokitutako zerbitzua da. Zalantzarik baduzu, galdetuiguzu!

Jarduera Fisikoko Orientazio zerbitzua martxa da Auritz Larrea orientatzailearekin.

Martxoan taldeko saioak hasiko dira, plaza mugatuak izango dira eta segurtasun neurriak beteko dira.

Parte hartu nahi baduzu, orientatzailearekin harremanetan jarri eta izena eman. (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

Hau da martxoko programa:

 

 Zerbitzua informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen

 

Pintura erakusketa Lukoko Carlos Romanek margotuta 

Ordutegia: 2021ko martxoaren 19tik apirilaren 4a arte

Lekua: Elizako plaza. Luko