Honekin batera udaberriko udalekuak!

Apirilaren 6, 7, 8 eta 9an, goizez ( 09:30etatik 14:00etara) 3-12 urte bitarteko umeek eskulanetaz, tailerretaz, jokuetaz,...disfrutatzeko aukera izango dute.

Ikusi kartela hemen

Izena eman udaletxean martxoaren 29 baino lehen izen-emate orria eta ordainketa agiria aurkeztuz.

Nagusien elkartze gelako 2021eko lehen hiruhilekoa martxoaren 15ean amaituko dugu.

Oraingoan, obra bat botoiekin egingo da tailerrean

 

Ez galdu aukera, eta zatoz martxoaren 15ean, astelehena, Sologanara.

Hauek dira hurrengo hiruhilekorako datak:

- Apirilak 26a

- Maiatzak 31

- Ekainak 21

 

Martxoan ere, gaztelekuaz disfrutatzeko aukera egongo da

 Noiz? Martxoaren 27an

Etor zaitez Wipe-outarekin disfrutatzera

 

 

Covid-19aren eraginez, Sologanako rokodromoa ezin izan da erabili hilabete hauetan.

Egoera onera doala ikusita, berriro erabilgarri egongo da neurri bereziekin.

Ikusi hemen bete beharreko arauak.

Ordutegiari dagokionean, atetzaintza zerbitzua dagoen bitartean bakarrik erabili ahal izango da. Hau da ordutegia:

Kuotak honako hauek dira:

- Eguneko sarrera: 2 €

- Hilabeteko kuota: 10 €

- Hiruhilabeteko kuota: 28 € (erroldatutako pertsonak: 21 €)

- Urteko kuota: 80 € (erroldatutako pertsonak: 60 €)