Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 7 eta 12 urte bitarteko 2.321 haurrek parte hartu ahal izango dute, uztailaren 1etik 29ra bitartean eskainiko diren zazpi eguneko txandetan. Plaza horietatik, 2.147 euskaraz izango dira, eta Araban 815 plaza eskainiko dira.

  • Izena emateko epea martxoaren 22an hasiko da; hau da, datorren astelehenean.
  • Modu telematikoan egin beharko da Aldundiaren webgunearen bitartez.
  • Martxoaren 31n amaituko da epea, eta zozketa bidez banatuko dira plazak, apirilaren 14an.
  • Prezioa 130 eurokoa izango da, hobariak kontuan hartu gabe.

Uda honetan, beraz, askotariko jarduerak egin ahal izango dituzte animatzen diren umeek: txalaparta, mendi-ibilaldiak, herri kirolak, tailerrak, arroilen jaitsiera, arborismoa, rokodromoa, ferrata-bideak, arku-tiroa, eskalada, rapela, piraguismoa, slackline, orientazio jokoak, ginkanak eta abar luze bat.

Katalogoa kontsultatu HEMEN

Kangoo Jumps botak probatu nahi dituzu?

 

Egin jauzi musikaren erritmora tailer dibertigarri honekin, eta babestu zure artikulazioak Kangoo Jumps errebote-botekin.

 Anima zaitez apirilaren 10ean, 12 urtetik gorakoentzako tailerrera. Sologanan izango da eta plaza mugatuak izango dira.

Eman izena udaletxean martxoaren 29ra arte, kuota han ordainduta.

 

Honekin batera udaberriko udalekuak!

Apirilaren 6, 7, 8 eta 9an, goizez ( 09:30etatik 14:00etara) 3-12 urte bitarteko umeek eskulanetaz, tailerretaz, jokuetaz,...disfrutatzeko aukera izango dute.

Ikusi kartela hemen

Izena eman udaletxean martxoaren 29 baino lehen izen-emate orria eta ordainketa agiria aurkeztuz.

Martxoan ere, gaztelekuaz disfrutatzeko aukera egongo da

 Noiz? Martxoaren 27an

Etor zaitez Wipe-outarekin disfrutatzera