“Arabatik Vitala”  programak LUNATICUS CIRCUS ikuskizunas disfrutatzeko aukera ematen digu datorren larunbatean, uztailak 10, Zurbanon.

20:00etan izango da eliza ondoan. 6 urtetik gorako ume eta publiko familiarrarentzat.

LUNÁTICUS CIRCUS: Eskasia handiaren garaia da. Garai zailak dira Antón, Pirú eta Nicorentzat. Lanik, janaririk eta etxerik gabeko hiru arlote dira, euren gabeziatik alde egiteko aukeraren baten bila noraezean dabiltzanak. Kasualitatearen, zoriaren edo, agian, patuaren ondorioz, zirkuko karabana zahar bat aurkitzen dute ezerezaren erdian.

Hiru galtzaile horiek, hasieran mesfidati, indarrak batuz gero dena errazagoa izan daitekeela ohartzen dira. Hortaz, karabana ahaztu hura zirku ibiltari bat sortzeko erabiliko dute, eta, tolesgabetasunezko beroaldi batean, zirkuko artistatan jolastuko dira; zirkuko saioak inprobisatzen hasiko dira, gogo biziz baina trebetasun handirik gabe.

Horren emaitza zirku makal eta akastun bat izango da, baina lotsagabea eta ausarta. Bizitasunez eta ezustekoz betetako zirku bat izango da. Bizi-abentura bati ekingo diote harekin, elkarrekin euren ametsak gauzatu nahian.
Baina anbizio neurrigabeak amesgaizto bihur ditzake ametsak…

Zorionez Lunatikus Cirkus amesteko, barre egiteko, bidaiatzeko eta errealitatea aldatzera jolasteko zirku bat izango da.

 

Datorren uztailaren 24an, Korterraza jaialdia izango da Zurbanon.

Korterraza, film laburren jaialdia, "Komedia" formatoarekin ikusi ahal izango da 22:00etan, eliza ondoan.

 

Eguraldi txarra badago frontoian izango da

Ez galdu aukera festibalaz disfrutatzeko!

 

ELKARTE EDO FUNDAZIOENTZAKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA, LANDA EREMUETAKO ADINEKOEN GIZARTE SUSTAPENA HELBURU DUTEN PROGRAMAK ETA JARDUERAK GARATZEN LAGUNTZEKO. Zirkularra

Ekainean ekartze gelaren 2020-2021eko ikasturtea bukatzen da.

Azken saioa ekainaren 21ean izango da.

Oraingoan, eskulturak pintzekin egiteko aukera egongo da.

 

Ez galdu aukera eta hurbildu azken saiora.