Crispín Elkarteak astronomía hastapen hitzaldia bat antolatu du. Ondoren behaketa astronomikoa egongo da ere.

Ikusi informazio guztia hemen

 

 

Atzo, irailaren 20an, ireki zen Euskaraldian parte-hartzeko izen ematea. Iruñeako Zentral aretoan egindako ekitaldi jendetsuan izan zen hori. Bertan, besteak beste, Euskaraldiaren kantua ere aurkeztu zuten, Ines Osinagak, La Basuk, Tea Party DJ bikoteak eta Maddalen Arzallusek egina.

 

Beraz, hemendik aurrera, AHOBIZI edo BELARRIPREST izan nahi duenak, aukera izango du izena emateko. Gaur hasi eta azaroren 23ra bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan. izenematea.euskaraldia.eus webgunean zuzenean beraien datuak utzi ahal izango dituzte herritarrek; gero, azaroaren hasieran, aukeratutako roleko txapa jasotzeko herrietan.

 

Gogoan izan: Euskaraldian parte hartzeko baldintza bakarrak, 16 urtetik gora izatea eta euskara ulertzea dira. Ondoren, bakoitzak erabaki behar du AHOBIZI edo BELARRIPREST gisa emango duen izena.

 

OHARRA: Gorbeialdean, oraingoz, webgunearen bidez bakarrik eman ahal izango da izena. Baina lasai, bestelako bideak ere egongo dira. Laster emango dizuegu horien berri.

 

 

 

Zurbaoko Crispin Elkarteak Gasteizko Eraztun Berdeari buelta emateko 7.deialdia antolatu du iganderako.

Kontsultatu hemen informazio guztia!

Sologana taberna zabalik dago pasadan astetik.

Nerea izango da tabernaren arduraduna eta ordutegia, momentuz, 10:00etatik 20:00etara izango da.

Hamaiketakoa edo kafea hartzera pasa zaitez!

 

 

Badator EUSKARALDIA. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, hamaika egunez, euskaraz biziko gara!!

Eta hori, AHOBIZI eta BELARRIPRESTen bidez egingo dugu. Zer diren jakin nahi? Horren inguruko informazioa izan nahi?

Irailaren 24an, astelehena, formazio-saio bat antolatu dugu. 19:30etan elkartuko gara Sologana Gizarte Etxean.