Urriaren 24an Liburutegiaren eguna da eta ospatzeko liburu baten zozketa egingo dugu.

Ikusi kartela hemen

 

Aurten ere Araskiko partiduak ikusteko doako sarrerak baditugu.

Hurrengo partiduak azaroaren 3an (kartela) eta 25ean izango dira.

Hartu zure sarrera udaletxean edo Sologanan.

 

Guztira 69 herrigunek, horien artean Durana, badute dagoeneko banda zabalerako sarbidea, Araba Konektada programari esker

Irakurri artikulu osoa hemen

Martxan doa Euskaraldia ekimenaren izen ematea Arratzua-Ubarrundian. Eta azaroaren 23tik aurrera biziko dugunaren aurrekari gisa, azaroaren 9an elkartuko gara, Sologanan, hamaika egunez euskaraz bizitzeko nahia adierazi dugunok. Umeentzako tailerra, Xabi Igoa eta Aitor Sarriegiren bertso-saioa, eta merienda eder bat izango ditugu.

Beraz, anima zaitez... Eta etorri!!

Eta gogoan izan, Euskaraldian izena ematea oso erraza da: Sologanan bertan egin dezakezu... Edo hemen klik eginda!

Ikastaro honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango ditugu; euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Emakumeei irakatsiko zaie eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten, era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez.