Euskaraldian izena eman duzu? Azaroaren 19an izango duzu txapa jasotzeko aukera, Sologanan.

Oraindik ez baduzu izena eman, denboraz zabiltza: egin klik hemen, eta erraz egingo duzu!

 

Datorren abenduaren 1ean, "Giganteando"k haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako umeentzat tailer bat eskainiko du Sologanan.

Txontxongiloen bidez berdintasuna landuko dugu.

Ikusi kartela hemen

Euskal Mendizale Federazioak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera, mendiko segurtasuna eta prebentziorako hitzaldia eskainiko du.

Honako alderdi hauek landuko dira bereziki: mendiko arriskuen kudeaketa, larrialdiren bat gertatuz gero jarraitu beharreko protokoloak eta prozedura seguruak mendian.

Hitzaldia azaroaren 24an, 11:00etan, izango da Sologanan.

Ikusi kartela hemen

MUGITZEKO ARAZOAK DITUZTEN PERTSONEI TAXIA GARRAIOBIDE ALTERNATIBO MODURA ERABILTZEKO LAGUNTZEN URTEKO DEIALDIA. Zirkularra