2018ko abenduko osoko bilkuran, Arratzua-Ubarrundiako Udalak, 2018-2022 epealdirako EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA onartu zuen.

Planaren edukia ikusteko, egin klik hemen.

 

Urtea literaturarekin hastea proposatzen dizuegu.

Horretarako liburu berriak ekarri ditugu liburutegira!

Ikusi zerrenda hemen

Abenduaren 13tik urtarrilaren 17a arte IBAIALDE erakusketa egongo da Sologanan.

IBAIALDEren helburua biztanleria ibaien ingurumen balioez jabearaztea da, eta baita bertako baliabide ekologikoak eta kultur ondareak zaintzea eta indartzea ere.

 

Arratzua-Ubarrundiako Udalak KZGunearekin batera ikastaro bat antolatu du.

Iakstaroa: Smartphone eta tabletak - Ikasi zure telefonoa eta tableta erabiltzen

Noiz: Urtarrilaren 21etik 29ra

Ordua: 10:45 - 12:45

Lekua: Sologana

Izen ematea: Sologanan edo email bat idazten helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. urtarrilaren 16a arte

Ikusi kartela hemen

Abenduaren 15ean, larunbatean, Zurbaoko Jaiotza Bizia ikusteko aukera izango dugu berriro ere.

 Bi pase egongo dira, 18:00etan eta 19:30etan, baina zabalik egongo da 17:30 etatik 21:00etara.

Ikusi kartela hemen

Zurbaotik pasatu eta disfrutatu ekintza honetaz!