OTSAILAREN 24AN, igandea, ARASKIK idk gipuzkoaren KONTRA JOKATUKO DU 12:00ETAN.

PARTIDUA IKUSI NAHI BADUZU PASA ZAITEZ SOLOGANATIK EDO UDALETXETIK ETA ESKATU ZURE SARRERA. IKUSI KARTELA HEMEN.

AUPA ARASKI!

 

Udaletxetik hainbat irteera proposatu nahi dira iazko inkestetan atera ziren emaitzei egokituta.

Horietako lehenengoa, Donostiko Zientzia museora izango da, planetarioa eta Animalia ere bisitatuz, datorren martxoaren 10ean. Adin guztientzat egokitutako irteera da. Ikusi informazio guztia hemen.

Hurrengoa, martxoaren 16rako planteatuta dago eta Valdezcarayko eski pistetara izango da eta materiala alokatzeko aukera egongo da.

Hurrengo irteerak hauek izango dira:

- Apirilak 13: Gasteizko Katedrala eta Bibat museoa

- Maiatzak 18: Santa Catalina

- Ekainak 8: Cabarceno

HAuek dira aurreikusitako irteerak eta datak, baina ekarpenen bat egin nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan udaletxearekin (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 945299516 astearte eta ostegunetan)

 

Igandean, otsailaren 10ean, Araskik Lointek Gernikaren kontra jokatuko du 18:00etan.

Partidua ikusi nahi baduzu pasa zaitez Sologanatik edo udaletxetik eta eskatu zure sarrera. Ikusi kartela hemen.

Aupa Araski!

 

 

2011urtean Sologana Gizarte Etxea inauguratu zenetik hainbat zerbitzu eman dira eta ekintza ugari  egin dira.

Oraingo honetan, 55 urtetik gorakoentzat elkartze areto bat martxan jarri nahi dugu, ekintza desberdinak egin ahal izateko, irakurtzeko, kartetan jolasteko edo tailer desberdinak egiteko. Zerbitzu hau erabilera anitzeko gelan izango da, lehenengo solairuan.

Ordutegi, beharren eta abarren informazioa jasotzeko zuekin elkarztea gustatuko litzaiguke eta zerbitzuari hasiera ematea:

 

 

Noiz: Otsailaren 21ean, osteguna

Ordua: 17.30

Non: Sologanan

 

Anima zaitez!


Datorren larunbatean, otsailaren 16an, gaztelekua izango dugu berriro ere Sologanan

Oraingoan, ping pong txapelketa bat izango da ekintza nagusia. Ikusi kartela hemen

Resultado de imagen de ping pong

Anima zaitezte!