Arratzua-Ubarrundian euskaldun asko bizi gara. Baina ba al dugu gure artean loturarik? Herriz herri, auzoz auzo... Euskaraz bizitzeko aukerak handitu nahi baditugu, elkarren arteko loturak bilatu behar ditugu!!

Horretarako, anbizio handiko egitasmo bat jarri nahi du martxan Arratzua-Ubarrundiako Udalak: udalerriko EUSKALDUNEN SAREA osatu nahi dugu. Berdin dio zein den zure euskara maila: euskaraz hitz egiteko gai zaren, edo irakurtzeko gaitasuna bakarrik duzun. Anima zaitez, eta eman izena... Eta datozen hilabeteetara begira, euskarazko hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango duzu!!

Izena ematea erraz erraza da. Egin klik azpiko estekan:

ARRATZUA-UBARRUNDIAKO EUSKALDUNEN SAREAN EMAN NAHI DUT IZENA!

Eta bete bertan eskatutako datuak. Eta listo, sarearen parte zara!!

Eta, azkeneko ohar bat: abenduaren 21ean (osteguna), 19:00etan Sologana Gizarte Etxean, sarearen aurkezpena egingo dugu, oso gonbidatu bereziekin: Andoni Egaña bertsolariak, eta Xabier Lizaso piano-joleak, BI ARREBA ikuskizuna eskainiko digute, aurkezpenaren ondoren. Ezin duzu galdu...

 

 

 

Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute. Gaur egun 1075 talde daude martxan eta astero 120 herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko. Eta, noski, Gorbeialdean ere baduzu horretarako aukera.

Zer da mintzalaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.

Zertarako?

Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...

Nola hitz egingo dugu?

Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean...  euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta.

Ekintza osagarriak:

Herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak,  Mintza Eguna...

Parte hartzeko baldintza: 

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da. Izen ematea urrian zehar izango da, azaroan taldeak sortu eta martxan jartzeko.

Informazioa

Urkabustaizko liburutegian, Zigoitiko kultur etxean, Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitzan edo Zuiako liburutegian, Legutioko liburutegian, eta Aramaioko udaletxean edo liburutegian. Edo jarri harremanetan honakoekin:

Gorbeialdeko mintzalaguna: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 662120209

Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 945430167

 

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=OVdKhNx9rUs&feature=youtu.be

 

Arratzua-Ubarrundiako udalak eta gazte asanbladak, azken urteotan bezala, EUSKARAZ BIZI EGUNA antolatu dugu. Helburu bikoitza du ekitaldi honek: batetik, gure udalerrian euskaraz bizitzeko gogoa duten herritarrei hainbat bilgune eskaini nahi dizkiegu, euskaraz aritzeko aukera naturala izan dezaten. Bestetik, urtean zehar gure udalerrian dugun euskarazko kultur eskaintza handitu nahi dugu.

Aurten, gainera, lekuz aldatuko dugu jai-eguna, Landatik Zurbanora. Eskerrak eman nahi dizkiegu, lerro hauen bitartez, orain arte lagundu digun Landako administrazio batzarrari, eta ongietorria eman digun Zurbanokoari.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

Ekainak 17, larunbata. ZURBANO (eliza ingurua)

10:00Umeentzako auzolana (Zurbanoko juntak antolatuta)

12:00Kixka taldea: “Bolaluma” antzerkia. Aldi berean, Saski eta futbol txapelketa

13:00Trikipoteoa

14:30Bazkaria. Izena emateko: 648026250 (Endika) / 660630778 (Mikel)

16:00Bertso-saioa. Xabi Antia eta Izar Mendiguren

17:00Mus txapelketa

18:00Herri Kirolak

20:00Kontzertuak: AMG, Odolkiak, Aitor Agirre, eta erromeria Honat taldearekin.

 

 

Hemen daukazue datorren ikasturteko kirol eta kultura ekintzen informazioa! 

preview

Ekintzen informazioa kontsulta dezakezu hemen

Ekintzaren batean izena eman nahi baduzu, izen-emate orria bete eta udaletxean entregatu 1.hiruhilabeteko kuotaren ordainketaren agiriarekin batera.

GOGORATU! Bi ekintza edo gehiagotan izena eman nahi baduzu, %20ko deskontua izango duzu ekintza guztietan, kontutan hartu behar duzularik kuotaren ingresua egitrakoan.  

Izena emateko epea IRAILAREN 11an,astelehena, bukatzen da.

 

KORRIKAren 20. edizioa martxoaren 30an hasiko da Otxandion. Egun horretan bertan pasako da Arratzua-Ubarrundiatik... Baina ez egun horretan bakarrik!

Hona hemen egunak eta ordutegia: