Udaberriarekin batera,badator berriro nagusien topaketa gela, segurtasun neurriak bermatuz.

Hau da 2021eko bigarren hiruhilabeteko programa

 

Apunta itzazu data hauek egutegian: 

- Apirilak 26: “Artea paperarekin”

- Maiatzak 31: “Kuadroak egurrarekin”

- Ekainak 21: “Eskulturak pintzekin”

Hau da hiruhilabete honetarako programa. Proposamenik baduzu, esaiguzu!

 Udaberriarekin batera gaztelekuaren azken hiruhilabetea dator ere

Apunta itzazu data hauek zure agendan:

- Apirilak 24: Zezen mekanikoa

- Maiatzak 22: Surf mekanikoa

- Ekainak 19: Ekarri zure bizikleta

Ikusi kartela hemen

-----------------------------

Segurtasun neurriak bete beharko dira:

- Eskuak garbitu zentroan sartu aurretik eta ateratzerakoan

- Oinetakoak aldatu sartu aurretik

- Maskararen erabilera derrigorrezkoa da

- Materialak ez dira konpartitutko

- Konpartitzea ezinbestekoa denean , erabili aurretik eta ostean desinfektatu

 

IRRIAK PLAZAN ikuskizuna, apirilaren 9an (ostirala), 12:30ean Sologana gizarte etxeko kantxan

Irrien lagunak taldearen bisita izango dugu apirilean, Arratzua-Ubarrundian.

Herriko plazetan beti dago sorpresaren bat irriak eragiten dituena. Zer aurkituko ote dute Tiritatxok eta Martinbertsok zuen herriko plazan? Euskara eta euskal ondarea landuko dituen ikuskizun parte hartzailea.

 

Jarduera Fisikoko Orientazio zerbitzua martxa da Auritz Larrea orientatzailearekin.

Apirilean taldeko saioekin jarraituko dugu, plaza mugatuak izango dira eta segurtasun neurriak beteko dira.

Parte hartu nahi baduzu, orientatzailearekin harremanetan jarri eta izena eman. (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

Hau da apirileko programa:

  Zerbitzua informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen

 

Araba Etxe Berdeak hezkuntza-ekimena da, eguneroko euren ohiturek eragiten duten ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuaz kezkatuta dauden familiei zuzendua. Eguneroko ekintzetan ingurumenarekiko jarrera arduratsuagoa dakarten aldaketa txiki horiek deskubritzen laguntzen diegu, baita energia-baliabideak kudeatzen eta aurrezten ere.

Izena emateko epea zabalik apirilaren 22ra arte.

Izen emateak eta informazio gehiagorako: https://medioambiente.fundacionvital.eus/eu/etxe-berdeak-araba