Liburu berriak daude liburutegian

Kontsultatu zerrenda hemen

 

Arratzua-Ubarrundiako Udala lanean ari da ingurumena eta gure ingurua babestu eta zaintzeko kudeaketa egokia egiteko. Ildo horretatik, hondakinen kudeaketa da aurre egin behar diogun erronka handienetako bat, eta hondakinak sortzeak ingurumenean sortzen dituen inpaktuak gutxitzeko irtenbideak bilatu behar ditugu.

Azken urteetan egindako azterketa eta karakterizazioen arabera, egiaztatu da gainontzeko hondakinen edukiontzian uzten diren hondakinen %50 inguru jatorri organikokoak direla, eta, beraz, erraz konposta daitezke.

Hori dela eta, Udalak ezarritako lehentasunezko helburuetako bat etxeko edo banakako konpostajea sustatzea da, gure etxeetan egunero sortzen ditugun hondakin organikoak kudeatzeko bide arduratsua eta jasangarria baita.

Horretarako, eta Arratzua-Ubarrundiako herrietan konposta egitea sustatzeko, inkesta hau helarazi nahi dizuegu:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd784j0b8fJW141re2zo1L04Ax82fHyjGR2UnCwiHO23LBfPA/viewform?usp=sf_link

Eskerrik asko zuen laguntzagatik,

Maiatzerako MEMORIA TAILERRA proposatzen dizuegu.

Tailerrean, oroimenak nola funtzionatzen duen eta oroimen motak azalduko dira; oroimena zein organotan oinarritzen den eta urteekin nola aldatzen diren azalduko da.

Gainera, oroimenaren eraginkortasunari eusten laguntzen duten ariketak egingo dira ere.

Vital Fundazioak eskainita eta Luis Arrieta Pérezen eskutik, oroimenaren zainketa bezalako gauza garrantzitsuetan sakonduko dugu.

Plaza mugatuak dira, beraz, izena eman behako duzu apirilaren 27a baino lehen telefono honetan: 628297834 (Itxaso)

Jarduera Fisikoko Orientazio zerbitzua martxa da Auritz Larrea orientatzailearekin.

Maiatzeko taldeko saioekin jarraituko dugu, plaza mugatuak izango dira eta segurtasun neurriak beteko dira.

Parte hartu nahi baduzu, orientatzailearekin harremanetan jarri eta izena eman. (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

Hau da maiatzeko programa:

Zerbitzua informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen