UDALERRIA LORATZEN:

Arratzua-Ubarrundiako Udalak etxe-atariak, balkoiak, leihoak eta lorategiak apaintzeko lehiaketa antolatu du.

Deialdi honen helburua da balioan jartzea herriko atariak, balkoiak, leihoak eta lorategiak zaindu edota apaintzeko ohitura. Eta herriaren itxurari egiten dizkion onurak ere balioan jarri nahi dira. Hori guztia ingurumena zainduz egitea balioetsiko da.

Oinarriak hemen ikusgai dituzu

Anima zaitez eta parte hartu 

 

Nordic Walkinga edo ibilaldi nordikoa egiteko, modu naturalean ibiltzeaan datza, makila batzuk erabiltzen ditugularik besoen kulunketarekin. Teknika integral leuna da, gorputzeko muskuluen % 90 erabiltzen duena, bai eta pausuaren dinamika optimizatzeko ere, pertsona bakoitzaren forma fisikoaren arabera.

Arrakasta, adin eta egoera fisiko guztietako pertsonen eskura dagoelan datza.

Horregatik bi ordutako hastapen tailerra antolatu da ekainaren 12rako. Bastoiak antolakuntzak jarriko ditu.

HEMEN KONTSULTA DEZAKEZU INFORMAZIOA.

IZENA EMATEKO, EKAINAREN 2A BAINO LEHEN ORDAINDU BEHAR DUZU KUOTA (15 €) UDALETXEAN.

PLAZA MUGATUAK DIRA!

 

Maiatzean ere gaztelekuaz disfrutatzeko aukera izango dugu.

- Maiatzak 22: Surf mekanikoa

Apunta ezazu beste data haue ere zure agendan:

- Ekainak 19: Ekarri zure bizikleta

Ikusi kartela hemen

-----------------------------

Segurtasun neurriak bete beharko dira:

- Eskuak garbitu zentroan sartu aurretik eta ateratzerakoan

- Oinetakoak aldatu sartu aurretik

- Maskararen erabilera derrigorrezkoa da

- Materialak ez dira konpartitutko

- Konpartitzea ezinbestekoa denean , erabili aurretik eta ostean desinfektatu

 

Kuadrillako berdintasun, ingurumen eta euskara zerbitzuek elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua.

Aipatutako hiru zerbitzuetako zeharlerroek gizartearen eraldaketa- eta eraberritze-prozesuan izan dezaketen (edo izan behar luketen) papera jorratu nahi dugu jardunaldi honetan: non eta noiz egiten duten bat, nola lagundu dezaketen elkar, zer modutara argitu diezaioketen elkarri eraldaketarako bidea.

orretarako gonbidatu ditugu gai honi buruz zer esan eta zer ekarri izango duten hiru aditu: Lorea Agirre antropologoa eta Jakin aldizkariko zuzendaria, Mikel Otero legebiltzarkidea eta ekintzaile ekologista, eta Ainhoa Olaso Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea; Ane Zuazubiskar kazetariaren gidaritzapean ariko dira hirurak.

Maiatzaren 21ean (ostirala) 17:30ean da hitzordua, Aramaioko kultur etxean. Informazio gehiago eta izen-ematea:

https://www.gorbeialdekokuadrilla.eus/eu/informazio-orokorra-/kuadrillaren-berriak/bide-argiak-jardunaldia-euskalgintza-feminismoa-eta-iraunkortasuna-eraldaketa-sozialerako.html

Maiatzaren 15ean (larunbata), 18:30ean Sologana gizarte etxeko kantxan, euskarazko antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu, Arratzua-Ubarrundian. Ez dugu askotan halako aukerarik izaten, beraz, aprobetxatu!

Aitor Vinagret aktore gasteiztarraren GIZASALTSA lana ikusteko aukera izango dugu, hain zuzen ere. Hona hemen sinopsia:

Eszenatokian, eztarrian ahotsak dituen aktorea. Eszenatokian, azalean pertsonaiak dituen gizakia.
Ongi etorriak Gizasaltsa jatetxera! Ostatu honetan edozein aurki dezakezu komunean, sukaldean edo jantokian bere istorioa konpartitzeko prest. Eguneko menuan maitasuna, gosea, erroak eta biziraupena ditugu, guztiak freskoak. Jatetxeko arduradunak bere alegiazko munduan murgilduko du publikoa odolez eta komediaz beteriko gizasaltsan. On egin!

ADI: aldez aurretik sarrera hartu beharra dago. Helbide honetan egin dezakezu:

https://entradium.com/events/gizasaltsa-aitor-vinagret-arratzua-ubarrundian