Jarduera Fisikoko Orientazio zerbitzua martxa da Auritz Larrea orientatzailearekin.

Ekainean taldeko saioekin jarraituko dugu, plaza mugatuak izango dira eta segurtasun neurriak beteko dira.

Parte hartu nahi baduzu, orientatzailearekin harremanetan jarri eta izena eman. (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

Hau da ekaineko programa:

Zerbitzuaren informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen

 

Osasun egoera zela eta liburutegia itxita egon da, baina ekainean berriro zabaltzen da, aforo mugatuarekin (gehienez 6 pertsona).

Hau da ordutegia:

- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 20:30etara

 

 

Badator uda eta berarekin batera udako ekintzak, horien artean UDALEKUAK.

Aurreko urteetan bezala, hiru aukera egongo dira:

- Lehenengo hamabostaldia: Uztailaren 1etik 15era

- Bigarren hamabostaldia: Uztailaren 16tik 30era

- Hilabete osoa: Uztailaren 1etik 30era

Kontsulatu informazioa HEMEN

IZEN-EMATEA:

Erroldatutako umeen kasuan:

1.- Izen-emate orria bete

2.- Ordainketa agiria gehitu

3.- Udaletxean entregatu (bulegora bertaratuz edo emailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

Ez erroldatutako umeen kasuan:

1.- Izen-emate orria bete

2.- Errolda agiria gehitu

3.- Udaletxean entregatu (bulegora bertaratuz edo emailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

4.- Zozketan plaza lortuz gero, ordainketa egiteko eskaera bidaliko zaizue. 

IZENA EMATEKO EPEA : Ekainaren 16a arte

PLAZEN ZOZKETA: Ekainaren 17a

2021eko ekainaren 22, 23 eta 24ean Manurgan izango da urteroko Bertso Abentura. Autobus zerbitzua ere egongo da ekainaren 22an goizean joateko eta 24ean arratsaldean itzultzeko. Izen ematea Ekainaren 11a baino lehen burutu beharko da, ONLINE.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Gorbeialdeko Kuadrillaren webgunera:

https://www.gorbeialdekokuadrilla.eus/eu/informazio-orokorra-/kuadrillaren-berriak/gorbeialdeko-bertso-barnetegia-ekainaren-22tik-24ra-.html

 

 

 

2021eko hiruhilabeteko ekintzerkin jarraitzen dugu maiatzaren 31an.

Oraingoan egurrezko kuadroak egingo ditugu:

 

Ez galdu aukera eta hurbildu zaitez Sologanara.

2020-2021eko ikasturtea ekainean bukatuko dugu:

 

- Ekainak 21: eskultura ointzekin