"Udalerria loratzen" lehiaketako izena emateko epea bukatuta, lau pertsonek izena eman zuten eta hau da epaimahahiren erabakia:

 

- Leiho, balkoi eta etxe-atarien kategoria: Rosa Nieto Ruiz

   

- Lorategien kategoria: Sara Sáez de Eguilaz Ruiz de Garibay

    

Beste partehartzaileak:  

 

 

  

Eskerrik asko lehiaketan parte hartzeagatik!!!

"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2021eko zirkuituaren bigarren edizioa. 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko beste hainbat udalerritan, non 21 konpainiak jardungo baitute maiatzetik irailera bitartean.

Ikuskizuna Sologanan izango da uztailaren 22an, osteguna, 12:00etan. sarrera librea izango da antzerkiaz disfrutatu nahi duen edonorentzat.

Patata Tropikala konpainiak "Pirata Garrapata" ikuskizuna eskainiko du.

Arabatik zehar izango diren ikuskizunen berri jakin nahi baduzu, sakatu hemen: https://www.kulturaraba.eus/es/-/arabako-plazetan

 

“Arabatik Vitala”  programak LUNATICUS CIRCUS ikuskizunas disfrutatzeko aukera ematen digu datorren larunbatean, uztailak 10, Zurbanon.

20:00etan izango da eliza ondoan. 6 urtetik gorako ume eta publiko familiarrarentzat.

LUNÁTICUS CIRCUS: Eskasia handiaren garaia da. Garai zailak dira Antón, Pirú eta Nicorentzat. Lanik, janaririk eta etxerik gabeko hiru arlote dira, euren gabeziatik alde egiteko aukeraren baten bila noraezean dabiltzanak. Kasualitatearen, zoriaren edo, agian, patuaren ondorioz, zirkuko karabana zahar bat aurkitzen dute ezerezaren erdian.

Hiru galtzaile horiek, hasieran mesfidati, indarrak batuz gero dena errazagoa izan daitekeela ohartzen dira. Hortaz, karabana ahaztu hura zirku ibiltari bat sortzeko erabiliko dute, eta, tolesgabetasunezko beroaldi batean, zirkuko artistatan jolastuko dira; zirkuko saioak inprobisatzen hasiko dira, gogo biziz baina trebetasun handirik gabe.

Horren emaitza zirku makal eta akastun bat izango da, baina lotsagabea eta ausarta. Bizitasunez eta ezustekoz betetako zirku bat izango da. Bizi-abentura bati ekingo diote harekin, elkarrekin euren ametsak gauzatu nahian.
Baina anbizio neurrigabeak amesgaizto bihur ditzake ametsak…

Zorionez Lunatikus Cirkus amesteko, barre egiteko, bidaiatzeko eta errealitatea aldatzera jolasteko zirku bat izango da.

 

Udan, Sologana gizarte etxeak ordutegia aldatzen du.

Uztailean hau izango da ordutegia:

- Astelehen eta asteazkenetan 18:30etatik 20:30etara

Abuztuan itxita egongo da.

Datorren uztailaren 24an, Korterraza jaialdia izango da Zurbanon.

Korterraza, film laburren jaialdia, "Komedia" formatoarekin ikusi ahal izango da 22:00etan, eliza ondoan.

 

Eguraldi txarra badago frontoian izango da

Ez galdu aukera festibalaz disfrutatzeko!