Lanpostu eskaintza - Bilbao Aseguruak Gasteizen (Avda. Gasteiz)

Seguros Bilbaok beste bi pertsona sartu nahi ditu Vitoria-Gasteizko lantaldea osatzeko. Gaur egun 12 pertsona dira.

Eskainitako lanpostua Finantza-aholkulariarena da, Seguros Bilbao enpresaren barruko merkataritzako lanpostua. Kontratazioa lanekoa da, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanda dago eta kontratu mugagabea lehen egunetik.

Hautagaiek ez dute egoitza-mugarik, eta Arabako edozein udalerritakoak izan daitezke. Unibertsitateko tituludunak izan behar dute.GUTXIENEZ 2 URTEKO LAN ESPERIENTZIADUNA (EZ NAHITAEZ KOMERTZIALA).

LANPOSTUAREN EZAUGARRI BATZUK:

- ORDAINSARI FINKOA, BONUAK ETA ORDAINSARI ALDAKOR OSO ERAKARGARRIA SALMENTEN ARABERA.

- CIAF, FINANTZEI BURUZKO INFORMAZIO ETA AHOLKULARITZA IKASTAROA, MIFID IIri EGOKITUTAKO EDUKIEKIN ETA POMPEU FABRA UNIBERTSITATEAK ETA CNMV-K ABALATUA.

- PRODUKTUARI, SALMENTA-TEKNIKEI ETA LIDERGOARI BURUZKO ONLINE ETA PRESENTZIAZKO PRESTAKUNTZA-PLAN OSOA.

- PROIEKZIO PROFESIONALA

EDOZEIN KONTSULTATARAKO: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. EDO 945257269 TELEFONOA.

Apirilaren 7an, 12 urtetik gorako gazteentzat sukaldaritza tailerra antolatu da.

Bertan, plater desberdinak egiten ikasiko dute.

Eman izen audaletxean kuota bertan ordainduz

Ikusi informazio guztia HEMEN

Kangoo Jumps botak probatu nahi dituzu?

 

Egin jauzi musikaren erritmora tailer dibertigarri honekin, eta babestu zure artikulazioak Kangoo Jumps errebote-botekin.

 Anima zaitez apirilaren 10ean, 12 urtetik gorakoentzako tailerrera. Sologanan izango da eta plaza mugatuak izango dira.

Eman izena udaletxean martxoaren 29ra arte, kuota han ordainduta.

 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 7 eta 12 urte bitarteko 2.321 haurrek parte hartu ahal izango dute, uztailaren 1etik 29ra bitartean eskainiko diren zazpi eguneko txandetan. Plaza horietatik, 2.147 euskaraz izango dira, eta Araban 815 plaza eskainiko dira.

  • Izena emateko epea martxoaren 22an hasiko da; hau da, datorren astelehenean.
  • Modu telematikoan egin beharko da Aldundiaren webgunearen bitartez.
  • Martxoaren 31n amaituko da epea, eta zozketa bidez banatuko dira plazak, apirilaren 14an.
  • Prezioa 130 eurokoa izango da, hobariak kontuan hartu gabe.

Uda honetan, beraz, askotariko jarduerak egin ahal izango dituzte animatzen diren umeek: txalaparta, mendi-ibilaldiak, herri kirolak, tailerrak, arroilen jaitsiera, arborismoa, rokodromoa, ferrata-bideak, arku-tiroa, eskalada, rapela, piraguismoa, slackline, orientazio jokoak, ginkanak eta abar luze bat.

Katalogoa kontsultatu HEMEN