Jarduera Fisikoko Orientazio zerbitzua martxa da Auritz Larrea orientatzailearekin.

Apirilean taldeko saioekin jarraituko dugu, plaza mugatuak izango dira eta segurtasun neurriak beteko dira.

Parte hartu nahi baduzu, orientatzailearekin harremanetan jarri eta izena eman. (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

Hau da apirileko programa:

  Zerbitzua informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen

 

IRRIAK PLAZAN ikuskizuna, apirilaren 9an (ostirala), 12:30ean Sologana gizarte etxeko kantxan

Irrien lagunak taldearen bisita izango dugu apirilean, Arratzua-Ubarrundian.

Herriko plazetan beti dago sorpresaren bat irriak eragiten dituena. Zer aurkituko ote dute Tiritatxok eta Martinbertsok zuen herriko plazan? Euskara eta euskal ondarea landuko dituen ikuskizun parte hartzailea.

 

Nordic Walkinga edo ibilaldi nordikoa egiteko, modu naturalean ibiltzeaan datza, makila batzuk erabiltzen ditugularik besoen kulunketarekin. Teknika integral leuna da, gorputzeko muskuluen % 90 erabiltzen duena, bai eta pausuaren dinamika optimizatzeko ere, pertsona bakoitzaren forma fisikoaren arabera.

Arrakasta, adin eta egoera fisiko guztietako pertsonen eskura dagoelan datza.

Horregatik bi ordutako hastapen tailerra antolatu da apirilaren 17rako. Bastoiak antolakuntzak jarriko ditu.

HEMEN KONTSULTA DEZAKEZU INFORMAZIOA.

IZENA EMATEKO, APIRILAREN 8A BAINO LEHEN ORDAINDU BEHAR DUZU KUOTA (15 €) UDALETXEAN.

PLAZA MUGATUAK DIRA!

 

Araba Etxe Berdeak hezkuntza-ekimena da, eguneroko euren ohiturek eragiten duten ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuaz kezkatuta dauden familiei zuzendua. Eguneroko ekintzetan ingurumenarekiko jarrera arduratsuagoa dakarten aldaketa txiki horiek deskubritzen laguntzen diegu, baita energia-baliabideak kudeatzen eta aurrezten ere.

Izena emateko epea zabalik apirilaren 22ra arte.

Izen emateak eta informazio gehiagorako: https://medioambiente.fundacionvital.eus/eu/etxe-berdeak-araba