Arratzua-Ubarrundian euskaldun asko bizi gara. Baina ba al dugu gure artean loturarik? Herriz herri, auzoz auzo... Euskaraz bizitzeko aukerak handitu nahi baditugu, elkarren arteko loturak bilatu behar ditugu!!

Horretarako, anbizio handiko egitasmo bat jarri nahi du martxan Arratzua-Ubarrundiako Udalak: udalerriko EUSKALDUNEN SAREA osatu nahi dugu. Berdin dio zein den zure euskara maila: euskaraz hitz egiteko gai zaren, edo irakurtzeko gaitasuna bakarrik duzun. Anima zaitez, eta eman izena... Eta datozen hilabeteetara begira, euskarazko hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango duzu!!

Izena ematea erraz erraza da. Egin klik azpiko estekan:

ARRATZUA-UBARRUNDIAKO EUSKALDUNEN SAREAN EMAN NAHI DUT IZENA!

Eta bete bertan eskatutako datuak. Eta listo, sarearen parte zara!!

Eta, azkeneko ohar bat: abenduaren 21ean (osteguna), 19:00etan Sologana Gizarte Etxean, sarearen aurkezpena egingo dugu, oso gonbidatu bereziekin: Andoni Egaña bertsolariak, eta Xabier Lizaso piano-joleak, BI ARREBA ikuskizuna eskainiko digute, aurkezpenaren ondoren. Ezin duzu galdu...