Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute. Gaur egun 1075 talde daude martxan eta astero 120 herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko. Eta, noski, Gorbeialdean ere baduzu horretarako aukera.

Zer da mintzalaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.

Zertarako?

Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...

Nola hitz egingo dugu?

Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean...  euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta.

Ekintza osagarriak:

Herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak,  Mintza Eguna...

Parte hartzeko baldintza: 

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da. Izen ematea urrian zehar izango da, azaroan taldeak sortu eta martxan jartzeko.

Informazioa

Urkabustaizko liburutegian, Zigoitiko kultur etxean, Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitzan edo Zuiako liburutegian, Legutioko liburutegian, eta Aramaioko udaletxean edo liburutegian. Edo jarri harremanetan honakoekin:

Gorbeialdeko mintzalaguna: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 662120209

Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 945430167

 

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=OVdKhNx9rUs&feature=youtu.be