Aurreko ostiralean San Mamesen 3K diplomen banaketa egin zen. Hau,  Euskalitek zuzendutako programa da, Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundien babesaz.

3K kirol erakundeen kudeaketaren hobekuntzarako proiektua da.

Programak hiru urteko iraupena du, eta horietako lehenengo biak egin eta gero, oinarrizko ziurtagiria jaso dugu.

 

Entitatearen kudeaketa hobetzeko tailer desberdinak egin dira. Hori guztian gure entitatera ekarri eta martxan jartzea da helburua, eta emaitzak neurtzea. Entitatearen eraginkortasuna eta gure herritarrekiko zerbitzuaren kalitatea hobetzen saiatzen gara gutxinaka gutxinaka.