Maiatzaren 15ean (larunbata), 18:30ean Sologana gizarte etxeko kantxan, euskarazko antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu, Arratzua-Ubarrundian. Ez dugu askotan halako aukerarik izaten, beraz, aprobetxatu!

Aitor Vinagret aktore gasteiztarraren GIZASALTSA lana ikusteko aukera izango dugu, hain zuzen ere. Hona hemen sinopsia:

Eszenatokian, eztarrian ahotsak dituen aktorea. Eszenatokian, azalean pertsonaiak dituen gizakia.
Ongi etorriak Gizasaltsa jatetxera! Ostatu honetan edozein aurki dezakezu komunean, sukaldean edo jantokian bere istorioa konpartitzeko prest. Eguneko menuan maitasuna, gosea, erroak eta biziraupena ditugu, guztiak freskoak. Jatetxeko arduradunak bere alegiazko munduan murgilduko du publikoa odolez eta komediaz beteriko gizasaltsan. On egin!

ADI: aldez aurretik sarrera hartu beharra dago. Helbide honetan egin dezakezu:

https://entradium.com/events/gizasaltsa-aitor-vinagret-arratzua-ubarrundian