Arratzua-Ubarrundiako Udala lanean ari da ingurumena eta gure ingurua babestu eta zaintzeko kudeaketa egokia egiteko. Ildo horretatik, hondakinen kudeaketa da aurre egin behar diogun erronka handienetako bat, eta hondakinak sortzeak ingurumenean sortzen dituen inpaktuak gutxitzeko irtenbideak bilatu behar ditugu.

Azken urteetan egindako azterketa eta karakterizazioen arabera, egiaztatu da gainontzeko hondakinen edukiontzian uzten diren hondakinen %50 inguru jatorri organikokoak direla, eta, beraz, erraz konposta daitezke.

Hori dela eta, Udalak ezarritako lehentasunezko helburuetako bat etxeko edo banakako konpostajea sustatzea da, gure etxeetan egunero sortzen ditugun hondakin organikoak kudeatzeko bide arduratsua eta jasangarria baita.

Horretarako, eta Arratzua-Ubarrundiako herrietan konposta egitea sustatzeko, inkesta hau helarazi nahi dizuegu:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd784j0b8fJW141re2zo1L04Ax82fHyjGR2UnCwiHO23LBfPA/viewform?usp=sf_link

Eskerrik asko zuen laguntzagatik,