Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 7 eta 12 urte bitarteko 2.321 haurrek parte hartu ahal izango dute, uztailaren 1etik 29ra bitartean eskainiko diren zazpi eguneko txandetan. Plaza horietatik, 2.147 euskaraz izango dira, eta Araban 815 plaza eskainiko dira.

  • Izena emateko epea martxoaren 22an hasiko da; hau da, datorren astelehenean.
  • Modu telematikoan egin beharko da Aldundiaren webgunearen bitartez.
  • Martxoaren 31n amaituko da epea, eta zozketa bidez banatuko dira plazak, apirilaren 14an.
  • Prezioa 130 eurokoa izango da, hobariak kontuan hartu gabe.

Uda honetan, beraz, askotariko jarduerak egin ahal izango dituzte animatzen diren umeek: txalaparta, mendi-ibilaldiak, herri kirolak, tailerrak, arroilen jaitsiera, arborismoa, rokodromoa, ferrata-bideak, arku-tiroa, eskalada, rapela, piraguismoa, slackline, orientazio jokoak, ginkanak eta abar luze bat.

Katalogoa kontsultatu HEMEN