Gogorarazten dizuegu Sologanako gimnasioa zabalik dagoela. Aforo mugatua da: 4 pertsona batera.
Ikusi hemen baldintzen kartela.
Gimnasioa erabili nahi baduzu, izen-emate orria bete beharko duzu eta Sologanan entregatu argazki batekin eta ordaiketa agiriarekin.
Kuotak honako hauek dira:
- Eguneko sarrera: 3 € ( atezaintza ordutegian)
- Hilabeteko kuota: 15 €
- Hiruhilabeteko kuota: 50 € (erroldatutako pertsonentzat 37,50 €)
- Urteko kuota: 180 € (erroldatutako pertsonentzat 135 €)
Erositako azken gauzen artean bi material berri hauek ditugu: "Dip Stand" bat eta 6 kiloko zaku funtzionala ariketa desberdinak egin ahal izateko.