Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da EUSKARALDIAren 2. edizioa. Orain bi urte bezala, Ahobizi eta belarriprestak plazara ateratzeko ordua laster iritsiko da!

Izena emateko epea irekita dago, noski. Aurten, online egin beharko da izen-ematea. Hemen klik egin, eta listo, erraz-erraza da:

 

izenematea.euskaraldia.eus

 

Arratzua-Ubarrundian, Euskaraldiaren ardura duen lan-taldeak, bi hitzordu prestatu ditu, herritarrei Euskaraldiaren berri eman, eta izena ematera animatzeko. Hona hemen:

  • Azaroak 7, larunbata, 18:30ean Sologanako kantxan: IRRIAK PLAZAN! ikuskizuna, Irrien lagunen eskutik, familia osoari zuzendua. Herriko plazetan beti dago sorpresaren bat irriak eragiten dituena. Zer aurkituko ote dute TIRITATXOk eta MARTINBERTSOk zuen herriko plazan? Euskara eta euskal ondarea landuko dituen ikuskizun parte hartzailea.
  • Azaroak 14, larunbata, 19:00etan Sologanako kantxan: GIZASALTSA ikuskizuna, Aitor Vinagreten eskutik, gazte eta helduei zuzendua. Mahai baten inguruan, gizakiek asko dute elkarri kontatzeko. Aktoreak bere alegiazko munduan murgiltzen du publikoa, egoera bitxiaz beteriko "gizasaltsan". On egin.

 

Bi saioak segurtasun-protokolo guztiak beteta egingo dira, noski. Zatozte, bizi euskaraz. Elkarrekin, gehiago egingo dugu!