Aurreko urteko harrera ona ikusita, aurten ere, Arabako Foru Aldundiko "+55 Elkartegiak" programan parte hartu ahal izango dugu.

Zer dira +55 elkartegiak?

 

  Arabako Lurralde Historikoko 55 urte baino gehiago duten pertsonentzako programa soziokulturala da. Programa Arabako Foru Aldundiak kudeatzen du eta honako jarduera hauek antolatzen dira.

Aurten,bigarren aldiz, ekintza hauekin hartuko dugu parte:

- Otsailak 1, asteartea: Hitzaldia: "Elikadura eta osasuna hirugarren adinan"

- Martxoak 1, asteartea: Hitzaldi-tailer praktikoa: Oinordetza eta testamentua

- Apirilak 5, asteartea: Tailerra: "Zure bizitza abesti batean (I)"

- Apirilak 12, asteartea: Tailerra: "Zure bizitza abesti batean (II)"

Garraiorik behar baduzu denboraz deitu udaletxera, 945299516- Itxaso (astearte eta ostegunetan)

Ikusi kartela hemen

 

Gabonetako geldialdia eta gero, martxan da berriro nagusien topaketa gela, segurtasun neurriak bermatuz.

Hau da 2022ko lehen hiruhilabeteko programa

Apunta itzazu data hauek egutegian: 

- Urtarrilak 24: "Loreen mundua"

- Otsailak 21: "Figurak egurrarekin"

- Martxoak 21: "Zure lorategia etxean"

Hau da hiruhilabete honetarako programa. Proposamenik baduzu, esaiguzu!

Taxi zerbitzua behar baduzu etortzeko, galdetu mesedez ( Itxaso: astearte eta ostegunetan 945299516)

Ikastaro berri bat antolatu dugu KZgunean. "Sortu bideoak zure gustokoen argazkiekin"

Urtarrilaren 27 eta 28an, 11:00etatik 13:00etara

Zein da helburua?

  • OpenShot Video Editor programa ezagutzea.
  • Bideoak irudiekin eta audioarekin sortzen ikastea.
  • Trantsizioak eta efektuak gehitzea, eta sortutako bideoak esportatu ahal izatea.

Ikusi informazio guztia hemen

Urte berriarekin batera, gaztelekuaren programa berria dator ere!

Apunta itzazu data hauek zure agendan:

- Urtarrilak 22

- Otsailak 19

- Martxoak 26

Gogoratu, gaztelekua 9 urtetik gorako gazteentzat dela! Bertan, jolasteko, lagunekin egoeko, lagun berriak egiteko aukera eta ekintza bereziren bat ere aurki dezakezu!

Animatu eta gerturatu zaitez ondo pasatzera!

-----------------------------

Segurtasun neurriak bete beharko dira:

- Eskuak garbitu zentroan sartu aurretik eta ateratzerakoan

- Maskararen erabilera derrigorrezkoa da

- Materialak ez dira konpartituko

- Konpartitzea ezinbestekoa denean, erabili aurretik eta ostean desinfektatu beharko da

Araskiko partidua ikusi nahi duzu?

Sarrerak aldez aurretik eskatu behar dira helbide honetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Hurrengo partidua hau da:

- Urtarrilak 29, larunabata, 18:30ean. Kutxabank Araski vs Innova TSN Leganés

Sarrerak nahi badituzu email bat bidali urtarrilaren 26a arte.

Ez galdu aukera eta eskatu zure sarrera!