549 metroko altueran dago.

Udalerriko gainontzeko herri guztiak bezala, Arroiabe ere Donemiliagako dokumentuan ageri da, 1025ean, “Arçuviaga” izenarekin.

Infanterriko Dukearen Ermandadeetako kide izan zen, eta bertako elizan gordetzen den Arratzuako Ermandadeko kapareen artxiboa. Artxibo honen lekuko gisa iritsi zaigu Ermandadearen ezkutua daraman armarria, artxiboa ixten zuena. Erdi aroko tenpluko murruan dago gaur egun (Arabako gaur egungo ezkutua Arratzuako Ermandadekoaren kopia bat da). Honakoa dio bertan: "Estas son las armas y archivo donde están los papeles de los Caballeros Hijos de algo de esta muy noble y muy leal ermandad de Arrázua".