537 metroko altueran dago, Uribarri Ganboako urtegiko urak eusten dituen presaren azpialdean. Badu bereizgarri eder bat: muino bat, etxeak bere aldapan gora zintzilik daudela dirudielarik. Muino horren ondoan beste bat dago, eta tontorrean du eliza, dorre ederrarekin.

Udalerriko gainontzeko herri guztiak bezala, Arroiabe ere Donemiliagako dokumentuan ageri da, 1025ean, “Arroiaha” izenarekin. Arratzuako Ermandadeko kide izan zen, Infanterriko Dukearen mendeko beraz. XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera bere elizako patronatua Mortarako Kondeak eskuratu zuen.