Bisita gidatuak

Bisita Gidatuak 2008 - Arte eta Naturaz blai

Gorbeialdeko Kuadrilla ekialdetik mendebaldera zabaltzen diren zenbait udalerrik osatzen dute; Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia. Larre leun, kondairaz beteriko basoak, baserriak eta dorretxeak, errotak eta baselizak harmonia bizian... . guregana etorriko dira mendeetan zehar gorde diren historia, eta kondaira ezberdinak kontatzeko.

Arabako iparraldean kokaturik, Gorbeia zein Urkiolako mendi-hegalen artean, ohiturek eta tradizioek bizirik diraute, leku anitzetan euskarari eusten.

Hamaika ibilbidek, urtegi artifizialek, ibaiek, antzinako aztarnak utzi dizkiguten kobazuloek, botanika nahiz paisaia-interesa duen landarediak, eta bere barnean bizilekua aurkitzen duten animalia ugarik, beti bere edertasunagatik liluraturik irtengo zaren txoko ikusgarri batez parte hartzen dute.

Gorbeialdeko Kuadrillako bisita gidatuak