Zerga-bilketaren egutegia

September 2021
M T W T F S S
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
No events

 

 Bandera urdina

Landako Hondartza

 

 

  

Gazte Informazioa

Info Gaztea 

 

Zakur bat eduki nahi dut

Ohiko galderak

 INSTALAZIOAK

Arratzua-Ubarrundiako Sologana Gizarte Etxea Duranako Ikastolabide kalean dago (z/g). Hainbat ekipamendu dituen zentroa da: aretoak, erabilera anitzeko gelak, ludoteka, gaztekluba, liburutegia, jolaslekua, bio-osasunaren zirkuitua... Dena behar bezala egokitua, Gasteizetik 7,5 kilometrora.

Ekipamendu honek aukera ematen digu hainbat jarduera egiteko: kultur- edo kirol-ekintzak, jolasteko, irakurtzeko edo ondo pasatzeko aukera, eta beste hainbat gauza.

 Harremanetarako:

Telefonoa 945 29 90 23

 

Centro sociocultural Sologana

 

Ordutegia

Informazio gehiago, hemen klik eginda

ERABILERA ANITZEKO GELA:

Askotariko erabilera duen gela. Bertan, hainbat jardueratarako aukera dago: hitzaldiak, tailerrak, proiekzioak...

Kultur talde batean bazabiltza, ekitaldi bat antolatu behar baduzu, edo bilera-gela bat behar baduzu, ordenantzak zehazten duen prezioan alokatu dezakezu.

KAFETEGIA-JATETXEA:

Kafetegi-jatetxe bat dago Sologanan. Pintxo eta zizka-mizkak dastatzeko aukera dago bertan.

 

 

LIBURUTEGIA:

Zentroan liburutegia erabiltzeko aukera duzu, ikasteko, irakurtzeko edo liburuen kontsulta egiteko. Gainera, liburuen mailegu-zerbitzua erabili ahal izango duzu. Atezaintza-zerbitzuaren ardurapean dago mailegu-zerbitzua.

Ordenadoreak ere badaude, interneterako sarbidearekin, kontsultak egiteko.

Gainera, erabilgarri dauden liburuen zerrenda ikusgai duzu udalaren webgunean.

 

 BULEGOAK:

Gizarte etxean hainbat bulego daude, hitzaldi edo bileratarako erabili ditzakezunak.

 

KIROLGUNEA:

1.000 m2 baino gehiago ditu, boleibolean, badmintonean, saskibaloian edo futbolean jokatzeko. Erabilgarri dago, alokatuta ez badago; beraz, libre noiz egoten den kontsultatu behar duzu aurretik. Orduka edo denboraldika egin dezakezu erreserba, indarrean dagoen ordenantzak ezarritako prezioaren arabera.

 

ROKODROMOA:

28 ibilbide dituen rokodromo bat dugu, erabilera librekoa edo ikastaroen barruan erabiltzekoa. Aurrez kuota ordainduta erabili dezakezu. 7,5 metroko zabalera duen modulo zentral bat du, 20ºko makurdura duena, eta hiru erortze-gune dituena goiko aldean, profil ezberdinekoak.

Ez baduzu zure material propiorik, mailegu-zerbitzua erabili dezakezu.

 

KIROL ARETOA:

Kirolzaleentzako leku egokia da hau. Baloiak, sokak, step-ak... era guztietako jarduerak egiteko aukera dago, urteroko kirol programaren barruan: spinning, pilates, luzaketak...

Gogoan izan: areto honetara ezin da sartu kaleko oinetakoekin. Sartu aurretik, oinetakoak aldatu beharko dituzue.

LUDOTEKA:

Ludoteka zerbitzu publiko bat da, heziketa proiektu zehatz bat duena, honako helburu nagusiarekin: denbora librean heztea, jolasaren eta jostailuen bidez. Ludotekan hainbat jostailu daude erabiltzaileen esku, instalazioetan bertan erabiltzeko.

Hezitzaile batek zuzentzen du, eta jolasari eta jostailuei buruzko orientabideak eta aholkularitza ematen du. egokitutako espazioa da, eta animazio-jarduerak antolatzen dira noizean behin.

Norentzat: 0 urtetik 8 urterako umeentzat (0 urtetik 3 urterako umeek heldu batekin egon beharko dute)

Sarbidea: Bertako bazkide egiteko izen-emate orria bete behar duzu, eta udaletxean entregatu, aurrez kuota ordaindu ondoren.

Aldian behin ere erabil dezakezu ludoteka, egun baterako sarrera ordainduta.

 

FITNESS GELA:

Kirolzaleentzako beste leku egoki bat da hau. Haiinbat elementu daude bertan: bizikleta estatikoak, bibrazio plataformak, eliptikoak... gimnasio txiki bat osatzen dute, urte osoan zehar ariketa egiteko aukerarekin.

Begirale batek erabiltzaileei lagunduko die, ariketa-taulekin eta aholkularitza pertsonalizatuarekin, hilean bi aldiz.

Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat

Cuota: aldez aurretik dagokion kuota ordainduta, bazkide bakoitzari txartel bat emango zaio, gimnasiora sartzeko.

Ordutegia: De lunes a domingo de 07.30 a 21.30 horas.

 

 

 

Sologana Gizarte Etxea