Zerga-bilketaren egutegia

January 2020
M T W T F S S
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
No events

 

 Bandera urdina

Landako Hondartza

 

 

  

Gazte Informazioa

Info Gaztea 

 

Zakur bat eduki nahi dut

Ohiko galderak

San Estebanen parrokia

Parrokia, gaur egungo itxuran, tenplu erromaniko baten gainean eraikia dago. Harlanduren bat ikus daiteke oraindik, hegoaldeko zatian.

Oinplanoa saloi itxurakoa da, presbiterioduna. Kapera nagusia, hiru aurpegitako absideduna, izar itxuran elkartzen diren nerbiodun gangaz estalia dago; erdiko giltzadura laua da.

Portadak XV. mendeko puntadun arkua du, tinpanoa oso kaltetua. Badu erliebe bat, gotiko berandukoa, San Estebanen ikonografiarekin, bere eskuin eskuarekin bedeinkazioa emanez eta ezkerrean liburu batduela, bildutako hegodun bi aingeruk lagunduta; gotikoaren amaierako ezaugarriduna, beraz.

Erretaula nabarmentzeko modukoa da: oinarria eta hiru atal ditu, eta bertan daude San Estebanen espetxeratzearen, epaiketaren, ikuspenaren eta nekadiaren eszenak. Erretaularen atalik ikusgarriena sagrarioa da, arkitektura bikaina eta eskultura bertutetsua baititu. Hiru atalek osatzen dute, eta kupula bat du goian. Pedro de Aialak egina da.

Bi erretaula daude alboetan, oso antzekoak. Ezkerrekoak Errosarioaren Ama Birjinaren irudi bat du, eta besteak San Sebastianena.

 

 

 

 

 

 

Sologana Gizarte Etxea

Ingurumena errespetatu

Arratzua-Ubarrundia 100 urte