OGASUNA

Zergadunaren egutegia

 

ZERGA

BORONDATEZKO KOBRAKETARAKO EPEA

HELBIDERATUTAKO ORDAINAGIRIAK KOBRATZEKO DATA

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Otsailaren 1etik martxoaren 31ra

Martxoaren hasieran

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

Irailaren 1etik azaroaren 20ra

Azaroaren hasieran

HIRI HONDAKIN SOLIDOAK JASOTZEAREN GAINEKO ZERGA

Irailaren 1etik azaroaren 20ra

Azaroaren hasieran

JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA

Azaroaren 1etik abenduaren 31ra

Abenduaren hasieran

UR EDANGARRIA ETXEZ ETXE BANATZEAREN GAINEKO ZERGA

Bi hilean behin

Aitortutako bihilekoaren ondorengo hilabetearen lehenengo hamabostaldia

 

ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA

Banku-helbideraketen bidezko ordainketak: Arratzua-Ubarrundiako Udalak zuzenean kudeatuko du ordainketa helbideratuta duten finantza-erakundeetako kontuetan egin beharreko kargua.

Finantza-erakundeetan helbideratu GABEKO ordainketak:

·         Ordainketak on-line egin ahal izango dira herritarren sarbidea erabilita: www.arratzua-ubarrundia.eus

·         La Caixa edo Kutxabank-en bulegoetan, barra-kodea jarrita daukan ordainagiriarekin.

PREMIAZKO EPEA: (Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauaren 28. Artikulua) borondatezko kobraketa-epea bukatzen den egunaren hurrengo egunean hasten da. Administrazio-prozedura exekutiboari ematen zaio hasiera, eta dagokion errekargua ezartzen da:

 

·         Ehuneko 5ekoa, borondatezko epea igaro ondoren eta premiazko probidentziaren jakinarazpena baino lehen.

·         Ehuneko 10ekoa, ordainketa ondorengo epeetan egiten bada:

o    Premiazko probidentziaren jakinarazpena hilabetearen 1 eta 15 egunen artean egiten bada, jakinarazpena jasotzen denetik hilabete horretako 20. Egunera arte, edo, egun hori balioduna ez balitz, hurrengo egun baliodunera arte.

o    Probidentziaren jakinarazpena hilabete bakoitzeko 16 eta azken egunaren artean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilabeteko 5. egunera arte egiten bada, edo, hau balioduna ez balitz, hurrengo egun baliodunera arte egiten bada.

·         Ehuneko 20koa izango da, aurreko epeen ondoren egiten bada.

Informazio gehiagorako, deitu 945 29 95 16 telefonora edo udaletxera joan: Uribea kalea, 12, Durana, asteleheneti ostiralera 8:00etatik 14:00etara.