OGASUNA

Zerga-zorrik ez dagoela ziurtatzen duen agiria.

Zer da?

Udalarekiko zerga-zorren ordainketarekin adostasuna egiaztatzen duen dokumentua.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

    Eskabide orokorra. SPostaz, faxez edo e-postaz eskatzen bada bakarrik.

    Jatorrizko NAN, pasaportea edo erresidentzia-baimena, ordainagiriaren titularraren IFZ edo IFK. Aurrez aurre edo telefonoz eskatzen bada.

    Bi kasuetan, beste pertsona baten izenean eskatzen bada, baimena emateko idazkia

Non eska daiteke?

Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 29 96 02

Telefonoz: 945 29 95 16

Telematikoki: www.arratzua-ubarrundia.com

E-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Aurrez aurre eginez gero: astebete

Telematikoki eginez gero: astebete

Ezarri beharreko araudia

 

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

 1.   Beharrezko datuak egiaztatu

 2.   Ziurtagiria eman.

Ondorengo izapideen laburpena

1.    Alkatetzak eta Idazkaritzak ziurtagiria sinatu.

2.    Ziurtagiria eman interesdunari. Eskaaera postaz egin bada, postaz bidali, Udalak ezarritako prozeduraren arabera.

Nork onartzen du?

-

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Herritarren arreta

Oharrak

-     Zerga-ziurtagiriaren araudi espezifikoak kontrakorik esaten ez badu, zerga-ziurtagiriek, aldizkako zergen kasuan, 12 hilabeteko epea izango dute ematen direnetik, bitartean ez bada bere edukirako erabakigarriak diren baldintzarik aldatzen; eta aldizkakoak ez diren zergen kasuan, hiru hilabetekoa.