OGASUNA

Zerga-zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskabidea.

Zer da?

Borondatezko epean edo exekuzio-epean zergak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera, egoera ekonomiko-finantzarioak, aldi baterako, ordainketa egitea eragozten badu.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.-Eskaera orokorra eta baimena emateko idazkia beharrezkoa bada.

2.- Eta gainera:

   2.1 Borondatezko epearen barruan, 10.000 eurotik beherako zorren kasuan:

-          Eskaeraren dataren aurreko hiruhilekoari dagozkion banku-kontu guztien batazbesteko saldoak.

-          Baimena, geroratzeak edo zatikatzeak irauten duen epearen barruan, Udalak banku-kontu guztietako saldoen eta mugimenduen berri izan dezan.

2.2 Borondatezko epearen barruko 10.000 eurotik gorako zorren kasuan, edo exekuzio-epearen barruko 10.000 eurotiko beherako zorren kasuan:

- Bankuaren abala, edo bestelako bermeren bat, higiezinaren edo higikorraren hipoteka, fidantza, etab.

Non eska daiteke?

Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 29 96 02

E-postaz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informzio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Ezarri beharreko interes tipoa diruaren legezko interes tipoa izango da.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete.

Legezko gehienezko epea: bi hilabete.

Isiltasun administratiboaren eragina: bertan behera uztea.

Ezarri beharreko araudia

6/2005 foru araua, zergei buruzkoa.

48/1994 Foru dekretua , Arabako Lurralde Historikoan diru-bilketaren araudi orokorra onartzen duena.

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.     Eskabidea jaso, egiaztatu eta, zuzen badago, eskaera erregistratu, dokumentazioarekin batera.

2.     Eskaeraren kopia zigilatua entregatu eskatzaileari, ziurtagiri gisa.

3.     Idazkaritza-kontuhartzailetzari bidali, tramitaziorako.

Ondorengo izapideen laburpena

1.    Idazkaritza-kontuhartzailetzaren txostena.

2.    Eskuduntza duen organoaren ebazpena.

3.    Interesdunari jakinarazi.

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Idazkaritza-kontuhartzailetza

Oharrak

-Borondatezko epearen barruan dauden zorren geroratze edo zatikatze eskaerak epe horren barruan egin beharko dira.

-Exekuzio-epean dauden zorren geroratze edo zatikatze eskaerak, zordunari enbargatutako ondasunen besterentzearen akordioa jakinarazten zaion unera arte aurkeztu ahal izango dira.

-Zatikatzea onartzen bada, gehienezko epea 11 hilabetekoa izango du.

-Geroratzea onartzen bada, gehienezko epea 6 hilabetekoa izango du.