OGASUNA

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga itzultzea

Zer da?

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskaera, behin-betiko bajagatik edo suntsitzeagatik, edo Trafiko Zuzendaritzan aldi baterako baja emateagatik.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  Eskabide orokorra behar bezala beteta, eta diru-sarrera jaso nahi den kontu korrontearen IBANaren 24 digituak zehaztuta.

  Itzulketarako eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak (autoak desegiteko lekuaren edo Trafiko Zuzendaritzaren baja).

Non eska daiteke?

Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 29 96 02

E-postaz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informzio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete

Legezko gehienezko epea: sei hilabete

Isiltasun administratiboaren eragina: negatiboa.

Ezarri beharreko araudia

6/2005 Foru Arau Orokorra, zergei buruzkoa.

TMIZ arautzen duen ordenantza (VII. kapitulua).

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.   Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu, dokumentazioarekin batera.

2.   Eskatzaileari eskaeraren kopia zigilatua eman, ziurtagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

1.   Gordailuzaintzaren txostena.

2.   Idazkaritza-kontuhartzailetzak dokumentazioa aztertu.

3.   Alkatetzaren dekretua.

4.   Interesdunari jakinarazi.

5.   Eskaeran zehaztutako kontu korrontean ordainketa egin, hala badagokio.

Nork onartzen du?

Alkatetzak.

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Idazkaritza-kontuhartzailetza

Oharrak