OGASUNA |
|
Zer da? |
Ondasun higikor edo higiezin baten transmisioaren ondorioz ordainagirien titulartasuna aldatzea. |
Nork eska dezake? |
Interesdunak edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
• Eskabide orokorra eta Baimena emateko idazkia, hala badagokio. • Ondasun higiezinaren kasuan, zerga dakarten ekintzak edo kontratuak jasota dituen eskrituraren kopia. • Ibilgailuen kasuan, ibilgailuaren identifikazio-dokumentua eta Trafiko-zuzendaritzaren transferentzia bidezko alta. |
Non eska daiteke? |
Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez. Fax bidez: 945 29 96 02 E-postaz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net Informzio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 |
Zenbat balio du? |
Doakoa |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: astebete. Legezko gehienezko epea: ez dagokio. Isiltasun administratiboaren eragina: ez dagokio. |
Ezarri beharreko araudia |
Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kasuan: -Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga arautzen duen ordenantza(VII. kapitulua). Ondasun higiezinen gaineko zergaren kasuan: - Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza (IX. kapitulua). |
Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Dokumentazioa jaso, eta egiaztatu. 2. Eskatzaileari, ziurtagiri gisa, eskaeraren kopia zigilatua eman. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. OHZren kasuan, Landa-kontribuziorako Katastrora bidali e-postaz. 2. Programaren datu-basean aldaketa egin. |
Nork onartzen du? |
|
Tramitazioaren ardura duen Udal Saila |
Herritarren arreta |
Oharrak |
Aldaketa, egiten den urteko zerga-erroldan jasoko da, otsailaren 28a baino lehen aurkezten bada. Data horretatik aurrera aurkeztutakoak hurrengo urteko zerga-erroldan jasoko dira. Ibilgailuak eskuz aldatzen badira, aldaketaren berri udaletxean eman beharko da abenduaren 31 baino lehen. Ez bada halakorik egiten, aldaketaren berri eman den urtearen hurrengo urteko zerga-erroldan jasoko da.
|