OGASUNA

Titulartasun aldaketa

Zer da?

Ondasun higikor edo higiezin baten transmisioaren ondorioz ordainagirien titulartasuna aldatzea.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

    Eskabide orokorra eta Baimena emateko idazkia, hala badagokio.

    Ondasun higiezinaren kasuan, zerga dakarten ekintzak edo kontratuak jasota dituen eskrituraren kopia.

    Ibilgailuen kasuan, ibilgailuaren identifikazio-dokumentua eta Trafiko-zuzendaritzaren transferentzia bidezko alta.

Non eska daiteke?

Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 29 96 02

E-postaz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informzio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: astebete.

Legezko gehienezko epea: ez dagokio.

Isiltasun administratiboaren eragina: ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kasuan:

-Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga arautzen duen ordenantza(VII. kapitulua).

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kasuan:

-      Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza (IX. kapitulua).

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

 1.   Dokumentazioa jaso, eta egiaztatu.

 2.   Eskatzaileari, ziurtagiri gisa, eskaeraren kopia zigilatua eman.

Ondorengo izapideen laburpena

 1.    OHZren kasuan, Landa-kontribuziorako Katastrora bidali e-postaz.

 2.    Programaren datu-basean aldaketa egin.

Nork onartzen du?

 

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Herritarren arreta

Oharrak

Aldaketa, egiten den urteko zerga-erroldan jasoko da, otsailaren 28a baino lehen aurkezten bada. Data horretatik aurrera aurkeztutakoak hurrengo urteko zerga-erroldan jasoko dira.

Ibilgailuak eskuz aldatzen badira, aldaketaren berri udaletxean eman beharko da abenduaren 31 baino lehen. Ez bada halakorik egiten, aldaketaren berri eman den urtearen hurrengo urteko zerga-erroldan jasoko da.