OGASUNA |
|
Zer da? |
Zerga bakoitzaren araudi espezifikoan aurreikusita dauden salbuespen, bonifikazio edo ez zergapetzeko eskaerak: trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga, hiri ondasun higiezinen gaineko zerga, eraikuntzen, instalazioen eta lanen gaineko zerga. |
Nork eska dezake? |
Interesdunak, edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
• Ordezkaritza-idazkia, hala badagokio. • Zerga motaren eta salbuespen edo bonifikazio motaren arabera, eskatzen den salbuespena edo bonifikazioa eskatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen ordenantza fiskalak agintzen duena, kasu bakoitzean. TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN ZERGAREN KASUAN: • Ibilgailuaren fitxa teknikoa eta, horretaz gain, kasu bakoitzean ondorengo dokumentuak: - Desgaitasuna: AFAk emandako desgaitasun-ziurtagiria, eta, hala badagokio, urritutako mugikortasunaren egoeraren ziurtagiria, ibilgailuaren helburua ziurtatuta. - Nekazaritza-ibilgailua: nekazaritza-makinariaren inskripzioaren txartela. HIRI ONDASUN HIGIEZINEN ZERGAREN KASUAN: • Zuinketa-akta. • Sozietatearen estatutuak. • Sozietatearen administratzailearen ziurtagiria, ondasuna ez dagoela ibilgetuaren barruan ziurtatzen duena. • Babestutako bizilekuaren kalifikazioa. ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA LANEN ZERGAREN KASUAN: · Interes kultural, historiko, artistikodun Ondasun Bereziaren Deklarazioa, Eusko Jaurlaritzak emana. · Eguzki energiaren aprobetxamendua: eskuduntza duen administrazioaren homologazio-ziurtagiria. • Irisgarritasun-legea betetzen dela ziurtatzen duen agiri teknikoa. |
Non eska daiteke? |
Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez. Fax bidez: 945 29 96 02 E-postaz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net Informzio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 |
Zenbat balio du? |
Doakoa. |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: hilabete. Gehienezko legezko epea: sei hilabete. Isiltasun administratiboaren eragina: negatiboa. |
Ezarri beharreko araudia |
- 6/2005 Foru Araua, Zergei buruzko orokorra Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga: - Uztailaren 19ko 44/1989 foru araua, trakzio mekanikodun ibilgailuen gainekko zergari buruzkoa. - Trakzio mekanikodun ibilgailuen ordenantza fiskal arautzailea(4.. artikulua). Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga: - Uztailaren 19ko 42/1989 foru araua, Hiri Ondasun Higiezinen gainekoa. - Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala (5. eta 16. artikuluak).
Eraikuntzen, instalazioen eta lanen gaineko zerga: - Uztailaren 19ko 45/89 foru araua. - OEraikuntzen, instalazioen eta lanen gaineko ordenantza fiskal arautzailea (6. eta 10. artikuluak). |
Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Eskabidea jaso, egiaztatu, eta zuzen badago, dokumentazioarekin batera erregistratu. 2. Eskabidearen kopia zigilatuta eskatzaileari eman, ziurtagiri gisa. 3. Idazkaritza-kontuhartzailetzara bidali, tramitaziorako. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Idazkaritza-kontuhartzailetzaren txostena. 2. Alkatetzaren dekretua. 3. Interesdunari jakinarazi. |
Nork onartzen du? |
Alkatetzak |
Tramitazioaren ardura duen Udal Saila |
Idazkaritza-kontuhartzailetza |
Oharrak |
Oro har, salbuespenak/bonifikazioak onartzen den urtearen hurrengo urtean izango du eragina. |