OGASUNA

Okerreko diru-sarrerak itzultzea

Zer da?

Okerreko diru-sarrerak itzultzeko eskatzea, legezkoak diren edozein kasutan (ordainketa bikoitzak, diru-kopuru gehiegizkoa ordaintzea, etab.)

Nork eska dezake?

Herritarrak, edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  Eskabide orokorra, behar bezala beteta, eta ordainketa egin beharreko kontu korrontearen IBANaren 24 digituak zehaztuta.

  Itzulketarako eskabidea egiaztatzen duten dokumentuak (eskrituraren kopia, ordainagiriak, etab.)

Non eska daiteke?

Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 29 96 02

E-postaz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informzio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete

Legezko gehienezko epea: sei hilabete

Isiltasun administratiboaren eragina: negatiboa.

Ezarri beharreko araudia

6/2005 Foru Arau Orokorra, zergei buruzkoa.

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.            Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu, dokumentazioarekin batera.

2.            Eskatzaileari eskaeraren kopia zigilatua eman, ziurtagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

1.            Gordailuzaintzaren txostena.

2.            Idazkaritza-kontuhartzailetzak dokumentazioa aztertu.

3.            Alkatetzaren dekretua.

4.            Interesdunari jakinarazi.

5.            Eskaeran zehaztutako kontu korrontean ordainketa egin, hala badagokio.

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Idazkaritza-kontuhartzailetza

Oharrak