OGASUNA |
|
Zer da? |
Kobraketa-dokumentua ematea (jatorrizkoa galtzen denean, zergak ordaintzeko balio duen dokumentua) Ordainagiria ematea (ordainagiria bikoiztea, jatorrizkoa galdu delako) |
Nork eska dezake? |
Ordainagiriaren titularrak, edo bere ordezkariak |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
• Eskabide orokorra. Postaz, faxez edo e-postaz eskatzen bada bakarrik. • NAN (jatorrizkoa), pasaportea edo erresidentzia-baimena, ordainagiriaren titularraren IFZ edo IFK. Aurrez aurre edo telefonoz eskatzen bada. • Bi kasuetan, beste norbaiten izenean eskatzen bada, baimen-idazkia |
Non eska daiteke? |
Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez. Fax bidez: 945 29 96 02 Telefonoz: 945 29 95 16 Telematikoki: www.arratzua-ubarrundia.com (ordainagirirako bakarrik) Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 |
Zenbat balio du? |
Doakoa |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: unean bertan. Legezko gehienezko epea: ez dagokio. Isiltasun administratiboaren eragina: ez dagokio. |
Ezarri beharreko araudia |
- |
Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1.- Kobraketa dokumentua: Ordainagiria une horretan bertan emango da. Edozein finantza-erakundetan ordaindu ahal izango da, aldez aurretik barra-kodea duen ordainagiria erakusten bada. 2.- Ordainagiria: Ordainagiria banku-helbideratze bidez ordaindu bada, interesdunak bere bankuan eskatu beharko du. Udalean helbideratu gabeko ordainagiriak bakarrik bikoiztuko dira. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- |
Nork onartzen du? |
- |
Tramitazioaren ardura duen Udal Saila |
Herritarren arreta |
Oharrak |
Ziurtagiria ematen den unean bertan eskatzaileari ordaindu gabe dituen zorren berri emango zaio. |