KULTURA ETA KIROLA

Sologana Gizarte Etxeko fitness gelan alta eta baja eskaera (16  urtetik gorakoak)

Zer da?

Fitness gelaren erabileran alta/baja emateko eskaera.

Nork eska dezake?

16 urtetik gorako edonork. Adingabeen kasuan, eskaera gurasoek, adingabearen tutoreek edo bere ordezkariek bete beharko dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

·         Fitness gelan izena emateko eskabideaosatua eta sinatua.

·         Norbanako argazki eguneratua.

·         Prezioaren ordainagiria.

 

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre:

Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00.

Sologana Gizarte Etxean, ondorengo ordutegian:

Astelehenak: 8:00-12:00 eta 17:00-21:00

Astearteak: 8:00-14:00 eta 17:00-20:30

Asteazkenak: 8:00-14:00 eta 17:00-21:00

Ostegunak: 8:00-15:30 eta 17:00-21:00

Ostiralak: 8:00-13:00 eta 17:00-21:00

Larunbatak: 11:00-13:00 eta 17:00-21:00

Postaz: Postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Email-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 (Udala)/ 945 29 90 23 (Sologana Gizarte Etxea)

Zenbat balio du?

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantzaren arabera.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: berehalakoa

Legezko epea: ez dagokio

Ezarri beharreko araudia

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantza. (2012/11/26ko 36 zk.dun ALHAO)

Sologana Gizarte Etxearen Araudi Orokorra

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.     Eskabidea jaso, eta ondo beteta dagoela egiaztatu.

2.     Zuzen badago, sarbiderako txartela gaituko da eta eskatzaileari entregatuko zaio, Gela erabiltzeko araudiarekin batera.

3.     Zuzen ez badago, eskatzaileari jakinaraziko zaio, informazioa osatu dezan.

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatu

Nork onartzen du?

-

Izapideen ardura duen  udaleko saila

Kultura eta kirola

Oharrak

ü Ordainketa modua: banku transferentzia (Kutxabank zk.: ES15-2095 3112 25 1095221239).

ü Fitness gelara noizbehinka sartu nahi izanez gero, Sologana Gizarte Etxeko harreran egin ahal izango da ordainketa eskudirutan, Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantzan ezarritakoaren arabera.