KULTURA ETA KIROLA

Rokodromoa erabiltzeko eskaera (16 urtetik gorakoak)

Zer da?

Rokodromoa erabiltzeko eskaera.

Nork eska dezake?

16 urtetik gora dituen edonork.

Adingabeen kasuan, eskaera adingabearen gurasoek, tutoreek edo beren ordezkariek bete beharko dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

·    Rokodromoa erreserbatzeko eskaera osatua eta sinatua.

·    Ordainagiria

·    Argazki bat (egun bakarrerako erreserbetan ezik).

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre:

Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00.

Sologana Gizarte Etxean, ondorengo ordutegian:

Astelehenak: 8:00-12:00 eta 17:00-21:00

Astearteak: 8:00-14:00 eta 17:00-20:30

Asteazkenak: 8:00-14:00 eta 17:00-21:00

Ostegunak: 8:00-15:30 eta 17:00-21:00

Ostiralak: 8:00-13:00 eta 17:00-21:00

Larunbatak: 11:00-13:00 eta 17:00-21:00

Postaz: Postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Email-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 (Udala)/ 945 29 90 23 (Sologana Gizarte Etxea)

Zenbat balio du?

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantzaren arabera.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun

Legezko epea: ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantza. (2012/11/26ko 36 zk.dun ALHAO)

Sologana Gizarte Etxearen Araudi Orokorra

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.      Eskaera jaso eta egiaztatu.

 

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Dagokion karneta eman, egun bakarrerako erreserbetan ezik.

Nork onartzen du?

-

Izapideen ardura duen  udaleko saila

Kultura eta kirola

Oharrak

ü Arnesa aloka daiteke.

ü Ordainketa modua: Eskudirutan, edo banku transferentzia bidez (Kutxabank zk. ES15- 2095 3112 25 1095221239).