KULTURA ETA KIROLA

Materiala eta baliabideak maileguan hartzeko eskaera

Zer da?

Udal ondarearen barruan dauden materiala eta baliabideak eskatzea.

Nork eska dezake?

Erakundeek, edozein norbanakok edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

·         Eskaera behar bezala beteta, eskatzen den materiala erabiltzeko asmoa dagoen jardueraren ezaugarriak eta helburua zehaztuta.

·         Ordainagiria.

·         Dagokion fidantza jarri izanaren ziurtagiria.

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre:

Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00.

Sologana Gizarte Etxean, ondorengo ordutegian:

Astelehenak: 8:00-12:00 eta 17:00-21:00

Astearteak: 8:00-14:00 eta 17:00-20:30

Asteazkenak: 8:00-14:00 eta 17:00-21:00

Ostegunak: 8:00-15:30 eta 17:00-21:00

Ostiralak: 8:00-13:00 eta 17:00-21:00

Larunbatak: 11:00-13:00 eta 17:00-21:00

Postaz: Postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Email-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 (Udala)/ 945 29 90 23 (Sologana Gizarte Etxea)

Zenbat balio du?

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantzaren arabera.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: astebete

Legezko epea: hiru hilabete

Isiltasuna: negatiboa

Ezarri beharreko araudia

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantza. (2012/11/26ko 36 zk.dun ALHAO)

Sologana Gizarte Etxearen Araudi Orokorra

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu.

2.       Interesdunari eskaeraren kopia erregistro zenbakidun jaso izanaren agiria entregatu.

3.       Kultura eta kirol sailera eskaera bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Kultura eta Kirol sailean aurkeztutako dokumentuak berrikusiko dira.

2.       Sologanako Batzorde Bereziaren Presidentzia-ebazpena.

Nork onartzen du?

Sologanako Batzorde Bereziaren Presidentziak

Izapideen ardura duen  udaleko saila

Kultura eta kirola

Oharrak

ü  Norbanakoek maileguan hartzen duten materiala ezingo da Sologana Gizarte Etxetik atera.

ü  Hartutako ebazpena behar bezala jakinaraziko zaio eskatzaileari. Ebazpenak ordaindu beharreko prezioa jasoko du, hala badagokio. Era berean, fidantza bat eskatuko da, ez bada hitzarmen bidez bestelako neurriren bat adosten. Kasu bakoitzean zehaztuko dira ekitaldiaren erregimena eta baldintzak, baliabideen eta materialen erabilera, ordutegia, lekuak, etab.

ü  Antolatutako jardueran aldaketarik badago, aldez aurretik jakinaraziko zaio Udalari.

ü  Ordainketa modua: banku transferentzia (Kutxabank zk.  ES15 2095 3112 25 1095221239)

ü  Aulkiak eta musika-kioskoa Kontzejuek hartu ahal izango dituzte dohainik, herriko festak antolatzeko. Hala ere, dagokien fidantza jarri beharko dute.