KULTURA ETA KIROLA

Kirol ikastaroetan eta kultur jardueretan izena emateko eskaera

Zer da?

Kirol ikastaroetan eta kultur jardueretan izena emateko eskaera

Nork eska dezake?

Jarduera bakoitzerako deialdiaren arabera ezarritako baldintzak betetzen dituen edonork.

Adingabeen kasuan, eskaera adingabearen gurasoek, tutoreek edo beren ordezkariek bete beharko dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

·         Jardueran izena emateko eskabidea , osatua eta sinatua.

 

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre:

Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00.

Sologana Gizarte Etxean, ondorengo ordutegian:

Astelehenak: 8:00-12:00 eta 17:00-21:00

Astearteak: 8:00-14:00 eta 17:00-20:30

Asteazkenak: 8:00-14:00 eta 17:00-21:00

Ostegunak: 8:00-15:30 eta 17:00-21:00

Ostiralak: 8:00-13:00 eta 17:00-21:00

Larunbatak: 11:00-13:00 eta 17:00-21:00

Postaz: Postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Email-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 (Udala)/ 945 29 90 23 (Sologana Gizarte Etxea)

Zenbat balio du?

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantzaren arabera.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun

Legezko epea: ez dagokio

Ezarri beharreko araudia

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantza. (2012/11/26ko 36 zk.dun ALHAO)

Sologana Gizarte Etxearen Araudi Orokorra

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Eskabidea jaso eta egiaztatu.

2.       Kultura eta kirol sailera eskabidea bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Kultura eta kirol sailean aurkeztutako dokumentuak berrikusiko dira. Zuzen badaude, eta jarduera gauzatzeko besteko taldea lortzen bada, eskatzaileari jakinaraziko zaio jardueran parte har dezakeela, eta kobraketa egingo da, eskabidean adierazitako prozeduren bidez.

2.       Ez badaude zuzen, eskatzaileari jakinaraziko zaio, informazioa osa dezan.

Nork onartzen du?

-

Izapideen ardura duen  udaleko saila

Kultura eta kirola

Oharrak

ü Ordainketa modua: banku helbideratzea.